22/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldea sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Dementzia moderatu eta larriek 60 urtetiko gorako populazioaren %6,6 ukitzen dute Nafarroan, eta urtero 2.000 kasu berri inguru diagnostikatzen dira.

Familiaren dinamikan duten eragin psikosozial latzagatik eta haien eragin ekonomiko handiagatik dementziak lehen mailako osasun lehentasuntzat hartu dituzte 2006-2012 Osasun Planean.

AP-AE koordinazio planaren testuinguruan, Neurologian Koordinazioa Hobetzeko Batzordeak eskatu zuen Dementziaren Zaintza Koordinatzeko eta Heltzeko Gida bat prestatzeko; 2008ko abenduan aurkeztuta, irizpideak eta jarraibideak ezartzen ditu arlo horretan, eta jarduteko oinarria izanen da arlo horretan esku hartzeko estrategian.

Halaber, 2011n zehar, arreta berezian Dementzien Unitate Funtzionalaren antolaketa diseinatu zen eta hara bideratzeko irizpideak ezarri ziren.

Bestalde, Gizarte Ongizate Departamentuarekin izandako elkarlanaren esparruan, lehentasuna etxeko gizarte eta osasun laguntzari eman zaio. Haren garapenak laguntzen ahal du prozesu osoari heltzen zaiola bermatzen.

Gaur egun, Osasun Departamentuak, jakinda zein garrantzitsua den patologia mota horri modu integralean heltzea, erabaki du Dementziak Artatzeko Estrategia Integrala garatzea, zein 2013rako abian jartzea aurreikusten diren proiektu estrategikoen artean baitago.

Hori dela bide, eta Osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasun kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkotzat jotzen da adituen lantalde bat eratzea dementziak artatzeko,

AGINDU DUT:

  1. Dementziak Artatzeko Adituen Lantaldea sortzen da aholkularitza teknikoa emateko organo gisa, Dementziak Artatzeko Estrategia Integrala prestatzeko.

  2. Lantaldeak kide hauek izanen ditu:

    –M.ª José Lasanta Sáez andrea. Osasun Departamentuko Berrikuntza eta Ebaluazio Ataleko burua. Lantaldeko burua izanen da.

    –María Ángeles Nuin Villanueva andrea. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako Plangintzaren eta Kudeaketaren Zerbitzuko burua.

    –Inés Francés Román andrea. Tuterako Reina Sofia ospitaleko geriatriako mediku espezialista.

    –M.ª Rosa Larumbe Ilundain andrea. Nafarroako Ospitaleguneko neurologiako mediku espezialista.

    –Alfredo Martínez Larrea jauna. Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Tarteko Baliabideen Zerbitzuko burua.

    –Álvaro Gimeno Aznar jauna. Barañaingo osasun-etxeko familia eta komunitate-medikuntzako mediku espezialista.

    –Borja Azaola Estevez jauna. Familia eta komunitate-medikuntzako mediku espezialista.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR