69/2009 FORU DEKRETUA, irailaren 28koa, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Foru dekretu honek artikulu bakarra du, eta haren xede nagusia da Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren manu batzuk aldatu eta Zergari buruzko Foru Legera egokitzea; izan ere, lege horretan aldaketak egin dira kontabilitatearen erreformara moldatzeko. Foru dekretu honek, gainera, erregelamenduz garatzen ditu pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketei buruzko lege-arau berriak. Bestalde, erregelamenduari xedapen iragankor bat gehitzen dio.

Kontabilitatearen erreformari dagokionez, amortizazioetan aldaketa garrantzitsuak egiten ditu: kontzeptu berriak sartzen ditu (higiezinetako inbertsioak, bizitza baliagarri mugatuko edo mugagabeko ibilgetu ukiezina eta narriaduragatiko galerak), eta ingurumen jarduketen gastuetarako plan berriak arautzen, konponketa berezien gastuetarako planen eta aldi baterako ustiapen ekonomikoak bertan behera uzteagatiko gastuetarako planen ordez; horiek gaur egun erregelamenduaren 15. eta 16. artikuluetan daude araututa.

Zuzenketa batzuk ere egiten zaizkie Zergari buruzko Foru Legera jotzeko agintzen duten arau-aipamenei eta beste arau batzuen aipamenei, foru legean bertan eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren egituran egin diren aldaketen ondorioz.

Alderdi politikoek lortutako errentak atxikitzeko betebeharraren arauketa berria egiten da, araubide orokorrari jarraikiz.

  1. tituluko II. kapituluan ere zenbait alderdi aldatzen dira. Kapitulu horretan araubide berezia ezartzen da, bat-egite, zatiketa, aktibo-ekarpen eta balore-trukeetarako eta sozietate europarrek egoitza soziala Europar Batasuneko estatu kide batetik bestera aldatzeko.

    Pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketei buruzko arauak erregelamenduz garatzeari dagokionez, I. tituluko IV. kapitulua aldatzen da, eta titulu horri V. kapitulua gehitzen zaio.

    Hain zuzen ere IV. kapituluak halako eragiketetako dokumentazio betebeharrak eta merkatuko balio normalaren zehaztapena arautzen ditu.

    Sei ataletan banaturik dago. Lehen atalean azaltzen da nola zehaztu behar den merkatuko balio normala eta nola ezarri behar den konparagarritasun azterketa, hau da, nola erkatu behar diren eragiketa lotuen inguruabarrak eta horiekin parekatzen ahal diren pertsona edo entitate lokabeen arteko eragiketen inguruabarrak.

    Bigarren atalean azaltzen da pertsona edo entitate lotuen artean kostuak banatzeko sinatzen diren akordioetan zer baldintza bete behar diren gastuak kengarriak izan daitezen.

    Hirugarren atalean subjektu pasiboen dokumentazio betebeharrak arautzen dira. Agiri hauek bildu behar dira dokumentazioan: subjektu pasiboari dagozkionak eta, tributuduna talde batekoa izanez gero, taldeari dagozkionak. Dokumentazio horren ezaugarriak direla eta, hiru gauza azpimarratu behar dira:

    1. Administrazioak eskatzen duenean bakarrik aurkeztu behar da dokumentazioa.

    2. Kontuan hartu dira Europar Batasuneko beste estatu kide batzuek ezarritako betebehar formalak, Europar Batasunean elkartutako enpresei transferentzia-prezioen arloan eskatzen zaien dokumentazioaren gaineko jokabide kodeari jarraikiz eta, halaber, ELGAren gidalerroei jarraikiz. Hitz gutxitan, gure inguruko herrialdeek eskatzen dutenarekin bat datorren dokumentazioa da.

    3. Dokumentazio hori eskatzean, ahaleginak egin dira betebeharraren erraztasuna eta eragiketa lotuetan Administrazioak egin behar dituen egiaztapenen eraginkortasuna bermatu beharra bateratzeko.

    Ikuskapen jarduketetan merkatuko balioa egiaztatzeko erabiltzen den prozeduraren zenbait alderdi arautzen dira laugarren atalean, Zergari buruzko Foru Legearen 32.4 artikuluan ezarritako printzipioekin bat.

    Bosgarren atalak doikuntza sekundario deritzonaren tratamendu fiskala arautzen du, Zergari buruzko Foru Legearen 32.3 artikuluko arauak garatuz. Hori dela eta, hitzartutako balioa merkatuko balio normala bera ez den kasuetan, bi balioen arteko diferentziak, pertsona edo entitate lotuentzat, diferentzia horren ondorioz agerian jarri diren errenten izaerari dagokion tratamendu fiskala izanen duela adierazten da.

    Berariazko tratamendua arautzen da bazkide edo partaideen eta entitatearen arteko harremanaren arabera definitutako lotura dagoen kasuetarako, bai bakoitzak entitatean duen partaidetza portzentajearen araberako errenta zatiari dagokionez bai portzentaje horri loturik ez dagoen errenta zatiari dagokionez. Hala ere, 20 septies artikuluaren 3. idatz-zatiak kontrako froga onartzen du, hots, onartzen du zerga tratamendua artikulu horretan araututakoa ez den beste bat izan daitekeela, bestelako kausa edo arrazoiren bat frogatzen denean.

    Seigarren atalak dokumentazio betebeharrak arautzen ditu elkarri loturik ez dauden baina egoitza zerga paradisuetan duten pertsona edo entitateekiko eragiketetarako.

  2. tituluari gehitzen zaion V. kapituluan, pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketak aurretiaz baloratzeko akordioak arautzen dira. Baloraziorako aurretiazko akordio horien prozeduraz, ondorioez eta haien aldaketa eta luzapenez ari da kapitulu hori.

    Erregelamenduaren 37. artikuluari 7. idatz-zatia gehitzen zaio, atxikipena edo konturako sarrera egiteko betebeharra arautzeko, betebehar hori Zergari buruzko Legearen 32.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioz egindako doikuntza sekundarioak dakarren kasuetan. Hitzartutako balioaren eta merkatuko balioaren arteko diferentzia izanen da atxikipenaren oinarria.

    Zazpigarren xedapen iragankorra ere gehitzen da, konponketa berezien edo aldi baterako ustiapen ekonomikoak bertan behera uzteagatiko gastuen estaldurarako 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen onetsi ziren plan berezietatik sortutako gastuak arautzeko, bai eta ingurumen jarduketen gastuetarako plan berezi berriak aurkezteko epea ere.

    Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    Artikulu bakarra. Urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzea.

    Urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren manu batzuei testua aldatuko zaie eta honela geldituko dira:

    Bat.-I. tituluko I. kapituluko 1. atalaren izenburua.

    "1. atala. Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen amortizazioa".

    Bi.-1. artikuluaren izenburua.

    "1. artikulua. Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen amortizazioa. Arau orokorrak".

    Hiru.-1.1 artikulua. Lehenengo lerroaldea.

    1. Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen ondare-elementuen balio-galera efektiboa dela ulertuko da honako metodo hauetakoren bat aplikatzearen emaitza denean:

    Lau.-1.2 artikulua.

    "2. Erosketa prezioa edo produkzio kostua da amortizagarria, hondar-balioa kenduta, halakorik bada.

    Eraikinen kasuan ez da amortizagarria lurzoruaren balioari dagokion erosketa-prezioaren zatia, zaharberritzeko kostuak kenduta, halakorik bada. Lurzoruaren balioa ezagutzen ez bada, honela kalkulatuko da: erosketa-prezioa proportzionalki banatuko da, erosketa egunean lurrak zuen katastro balioaren eta eraikuntzak zuenaren artean. Hala ere, subjektu pasiboak erosketa-prezioa banatzeko irizpide desberdina erabil dezake, baldin eta frogatzen badu erosketa egunean lurzoruak eta eraikuntzak zuten merkatu-balio normalean oinarritzen dela.

    Bost.-1.4 artikulua.

    "4. Ondare-elementuak beren bizitza baliagarriaren epean amortizatu behar dira. Bizitza baliagarritzat hartzen da, aukeratutako amortizazio metodoaren arabera, ondare-elementuen balioa osorik estalia geratu behar den epea, hondar-balioa kendurik, salbu eta epe hori kontzesioaldia baino luzeagoa denean, itzuli beharreko aktiboen kasuan bezala, halakoetan urteko gehieneko muga azken aldi horri erreparatuz kalkulatuko baita. Konponketa handiekin zerikusia duten kostuak konponketa handira arteko aldian amortizatuko dira".

    Sei.-1.5 artikulua. Lehenengo lerroaldea.

    5. Ondare-elementu bat berritu, handitu edo hobetzen denean eta haren zenbatekoa ibilgetu materialean edo higiezinetako inbertsioan sartzen denean, zenbateko hori aipatu ondare-elementuen bizitza baliagarria osatzeko geratzen diren zergaldietan amortizatuko da. Horretarako, zergaldi bakoitzari egotziko zaion emaitza lortzeko honako eragiketa hau egin behar da: zergaldi bakoitzean egindako ondare-elementuaren amortizazio kontabilizatua, balio-galera efektiboari dagokion heinean, zatitu behar da ondare-elementu horrek berritze, handitze edo hobetzeko eragiketak burutu ziren zergaldian zeukan kontabilitate balioaz, eta koefiziente hori berritze, handitze edo hobetzearen zenbatekoari aplikatu.

    Zazpi.-2.4 artikulua. Lehenengo lerroaldea.

    4. Ibilgetu materialaren eta higiezinetako inbertsioen ondare-elementuen eskualdaketan lortutako errentak zerga-oinarrian sartzeko, eta inbentarioan baja gisa idatzohartutako kasuetan, elementu horiek zergaren ondorioetarako amortizatutzat joko dira, zergaren ondorioetarako kengarriak diren kontabilitateko zuzkiduren zenbatekoan, hala nola koefiziente eta gehienezko epe aplikagarrien arabera aipatu epean zehar zergaren ondorioetarako kengarri izan ez den zenbatekoan.

    Zortzi.-4.2 artikulua. Lehenengo lerroaldea.

    2. Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluko 3. idatz-zatiaren ildotik loturiko pertsona edo entitateei erositako ondare-elementuak baldin badira, amortizazioa egiteko erosketa-prezio edo produkzio kostu jatorrizkoa hartuko da oinarritzat, eta horri 2. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritako gehienezko amortizazio koefizienteak aplikatuko zaizkio. Gehienezko urte-epealdia finkatuko da, taulek ematen dutena eta aipatu prezio edo kostuaren eta erosketa-balioaren arteko diferentzia aipatu prezio edo kostuari gehienezko amortizazio kostua aplikatzetik sortzen den emaitzaz zatitzearen ondoriozko hamarrenik gabeko zatiduraren bitartez.

    Bederatzi.-7.1 artikulua.

    1. Subjektu pasiboek Zerga Administrazioari ibilgetu materialeko eta higiezinetako inbertsioetako ondare-elementuen amortizaziorako plan bat proposatzen ahal diote.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR