268/2001 FORU DEKRETUA, irailaren 24koa, uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuaren 7.1 artikulua aldatzen duena. Foru Dekretu haren bidez, abeltegiak baimentzeko baldintza tekniko, higieniko-sanitario eta ingurumenekoak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak baldintza teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezarri zituen Nafarroan ordurako baziren abeltegiak eta abeltegi berriak baimentzeko.

Foru Dekretu horren II. kapituluak bai jendegune txikietan bai handietan dauden abeltegiak arautzen ditu.

6.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, jendegune txikietan dauden abeltegiek, baldin eta iraun ahal izateko administrazio baimena eskatu ez bazuten edo baimena ukatu bazitzaien, ondoko 7.1 artikuluan azaltzen den araubidea bete beharko dute.

Beste alde batetik, 7.1 artikuluak ezarri zuen hamabost urteko epean desagertu beharko zutela jendegune handien barnean edo horietatik arauzko distantziak baino hurbilago dauden abeltegiek, betiere legearen arabera tramitatutako jarduera lizentzia ez badute edo horretan zehaztutakoari lotzen ez bazaizkio.

Hala ere, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen duenaren arabera, 2003ko abuztuaren 7tik aurrera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo dena delako udalak abeltegi akastunak ixteari ekinen dio, betiere interesatuari entzun ondoren.

Bat etor daitezen aurreko araua eta Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen lehenbiziko xedapen iragankorra (Nafarroako Parlamentuak 1986an ezarri zen hamabost urteko epea beste bi urtez luzatzeko borondatea agertu du), beharrezkoa da uztailaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuko 7.1 artikuluaren aldaketa onestea.

Nafarroako Kontseiluko Osoko Bilkurak, 2001eko irailaren 3an, Foru Dekretu honen Proiektuari buruzko irizpena eman zuen eta, beraz, antolamendu juridikoarekin bat datorrela adierazi.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR