120/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 38. artikuluaren arabera, Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoaren Zuzendaritzaren xedea da Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa osatuko duten azpiegiturak diseinatzea, abian jartzea, ezartzea eta horien jarraipena egitea. Horretaz gainera, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzak esleitzen dizkion bestelako proiektuak eta Laguntza Espezializatuko zuzendariak agintzen dizkion eginkizun guztiak bete beharko ditu.

Gaur egun Nafarroarentzako medikuntzako gune teknologiko bat diseinatu eta ezartzeko erronka du. Gunea osatzen duten azpiegiturak diseinatzeko hasierako lanak bi azpiegitura bereizitan gauzatu dira: Irudi Mediko Nazionalaren Instalazio Zientifiko eta Tekniko Berezia eta Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoa. Bi proiektuak Nafarroako 2012 Planean sartu ditu Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoaren antolaketa ereduak hiru kudeaketa arlo bereizi definitzen ditu: kudeaketa administratiboa; prozesuen kudeaketa, zentroetako osasun ekoizpenaren zuzendaritza eta kudeaketa eta osasun arloko zuzendaritza operazionala barne hartzen dituena; eta berrikuntza eta kalitate arloaren kudeaketa.

Lehenengo bi arloen kasuan, ez da beharrezkoa antolaketaren garapena ezartzea oraindik, harik eta zentro teknologikoa eta bereizmen handiko zentroa lanean hasteko gertuago egon arte.

Hala ere, Berrikuntza eta Kalitate arloa garatu behar da. Lehenengo antolaketa maila definitu behar da, zentroetako zerbitzu zorroa, prozesuei dagokienez, kalitate plana eta pizgarrien eredua gauzatu ahal izateko, eta zentro teknologikoak eta bereizmen handiko zentroak behar bezala funtzionatzeko beharrezko plantillak definitu eta gauzatzeko, eta arduradunak horien definizio funtzional eta eraikuntzazkoan parte hartu ahal izateko.

Horregatik guztiagatik, bidezko da Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoaren Zuzendaritzan Berrikuntza eta Kalitate Zuzendariordetza eratzea eta horren eginkizunak zehaztea. Halaber, bidezko da Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzako Laguntza Ez-sanitarioak Ebaluatu eta Kontrolatzeko Zerbitzua, egun bete gabe dagoena, kentzea.

Horiek horrela, Osasun kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren 1ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT: Artikulu bakarra.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR