58/2009 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa, Nafarroako Aldizkari Ofiziala arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zioen azalpena

Nafarroako Aldizkari Ofiziala mila zortziehun eta hogeita hemezortziko martxoaren batean hasi zen argitaratzen, Iruñeko Aldizkari Ofiziala izenarekin. Ordutik ehun eta hirurogeita hamaika urte iragan badira ere, esan daiteke azken hamabost urteotan gertatu den aldaketa aurreko urte guztietakoa baino askoz handiagoa izan dela. Aldizkari Ofizialaren argitalpena, gaur arte, paperezko euskarrirako baizik ez da pentsatu eta diseinatua izan, eta horrek eragina zuen bai zabalkundea eta banaketa egiteko moduetan bai barruko alderdi instrumentaletan, hala nola, erabilitako letra mota eta neurria, orriak, maketazioa, etab.

1996ko maiatzean hasi zen agertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren testua Internet bidez, munduko sare informatikoan alegia, Nafarroako Gobernuaren web atari hasiberriaren barruan. Gaur egungo egoeratik ikusita, ohartzen gara hamahiru urte hauetan pertsonen arteko komunikaziorako bideak -telefonia- eta testu eta irudiak bidaltzekoak -posta elektronikoa- direla medio, funtsean desberdina dela mundua orain, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera eta eskuratzeko aukera zeharo zabalduta baitaude. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak dioenez, Nafarroako gizartearen ezaugarrietako bat da gizarte informatizatua izatea, tresna elektronikoak normaltasunez eta ohikotasunez erabiltzen dituena. Kontuan hartuta aldizkari ofizialaren hartzaile nagusia Nafarroako gizarte hori dela, haren egoera berriak, administrazio publikoen jarduna gidatu behar duen etengabeko ekonomiaren printzipioak eta aspaldi honetan zabaldu den ingurumenarekiko kezkak eragin dute Nafarroako Aldizkari Ofizialaren paperezko argitalpena bertan behera utzi eta argitalpen elektronikoan baizik ez kaleratzeko erabakia, Espainiako beste administrazio publiko batzuek ere jorratu duten bidean.

Argitalpenaren euskarria edozein dela ere, aldizkari ofizial baten helburua beti bera da: arauen publizitatea bermatzea, gure Konstituzioan jasotako printzipioa. Eta argitalpen sistema berriak ez du berme hori kaltetzen, areago, hobetu egiten du, dokumentuen eta aldizkarien bilaketa erosoagoa, arinagoa eta errazagoa baita; bertara sartzea doakoa da gainera, inolako mugarik gabe, eta paperezko argitalpenaren kasuan, ordea, tasa ordaindu beharra dago, harpidetza egiteagatik edo aleka erosteagatik.

Gaurdaino, argitalpen bati dagokion xedea betetzeko modua beharrezkoak ziren ale guztiak paperean inprimatzea zen, eta aurrerantzean Aldizkari Ofiziala "bakarra" izanen da, eta ugaldu eginen dira, berriz, sartzeko eta ikusteko bideak: administrazio publikoetako bulegoak, liburutegiak, etxebizitza partikularrak, etab. Herritarren egoera desberdinak aintzat hartuta, Nafarroako Gobernuak erraztuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialerako sarbidea, kontsultarako guneak ezarriz, eta, aldi berean, Nafarroako toki entitateetan ere hala egin dadila sustatuko du.

Nafarroako Aldizkari Ofiziala arautzen duen foru dekretu honek aurrekoa, 2003koa, ordeztuko du, arestian azaldutako ideiei eta printzipioei erantzunez, aurrekoaren datatik hona haren ingurunean, sozialean nahiz arau arlokoan, gertatu diren eta zuzenean edo zeharka eragin dioten era guztietako aldaketek eskatzen dituzten egokitzapenak eginez; horren guztiaren asmoa da ahalik eta argitasun eta erraztasun handienak lortzea erabiltzaile diren herritarren eta erakundeen hobe beharrez; ideia nagusia da Nafarroako Foru Komunitateak lagundu eginen duela herritarrek Aldizkari Ofiziala kontsulta dezaten, mugatu gabe nahi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR