211/2002 FORU DEKRETUA, urriaren 7koa, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 11ko 135/1996 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Euskararen Kontseilua sortu zen. Geroago, aldaketa batzuk egin ziren abenduaren 24ko 689/1996 Foru Dekretuaren bidez.

Kontseilu horretako pertsona batzuk kargua dela-eta dira kontseilukide. Hauexek: Nafarroako Gobernuko lehendakaria, kontseiluburu izanen dena; Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, kontseiluburuorde izanen dena; Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, gaur egun Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia; Hezkuntza zuzendari nagusia; eta Euskaltzaindiko lehendakaria.

Bestetik, aipatu foru dekretuan aipatzen diren zenbait erakunde eta entitatetako ordezkariak dira kontseiluko kide, zazpi hain zuzen, eta beste zazpi euskararen eta euskal kulturaren arloan izen ona duten pertsonen artetik aukeratuak. Kontseiluko idazkaria garai hartako Euskararen Normalizazio eta Sustapen Zerbitzuko zuzendaria da, gaur egun Euskararen Garapen, Programazio eta Ikerketa zerbitzuko zuzendaria.

Kide izatea karguaren ondorio ez den kasuetan, Nafarroako Gobernuak eginen du izendapena, lau urterako. Betiere, izendapenerako erabilitako prozedura bera erabiliz, kargutik ken litzake Nafarroako Gobernuak, edo ordeztu.

Behar ziren kontsultak eginda, bidezko da martxoaren 11ko 135/1996 Foru Dekretuaren f) eta g) letretan diren kideen izendapena berrestea, eta Kontseiluko idazkaria izendatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urriaren zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Honako kide hauek izendatzea Nafarroako Euskararen Kontseilurako, martxoaren 11ko 135/1996 Foru Dekretuaren 2.1.f) artikuluan aipatutako erakundeen izenean ari daitezen:

    -Nafarroako Unibertsitate Publikoa: José María Iza Echeveste jauna.

    -Nafarroako Unibertsitatea: Manuel Casado Belarde jauna.

    -Euskaltzaindia: egin gabe oraindik proposamena.

    -Eusko Ikaskuntza: Mikel Aranburu Urtasun jauna.

    -Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR