609/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 30koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretu bidez onetsitako Bingo Jokoaren Erregelamendua neurri batean garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Bingo jokoaren bilakaera dela eta, eta badirenez baliabide teknologiko berriak bingo jokoa kudeatzeko eta ustiatzeko, komeni da bingo jokoa arautzen duten aginduak gaur egungo errealitatera egokitzea eta garatzea, betiere indarrean den Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legeak xedatutakoaren esparruan.

Hori dela eta, argitu behar dira Bingo Jokoaren Erregelamenduan (otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretua) jasotako aurreikuspenak, eta ezarri behar da zer langileria behar den 22. artikuluan ezarritako eginkizunak betetzeko, bingo aretoek orokorrean berezkoak dituztenez gain, betiere helburu bakarra izanik jokoaren praktika txukuna eta erregularra, galarazi gabe aplikatzekoa den laneko araudia. Komenigarria da, halaber, jokoaren garbitasunari eta objektibotasunari buruzko susmoak eragin ditzaketen jokamoldeak baztertzea establezimendu horietako langileen jardueratik. Era berean, zehaztu behar da zein aukeren eta bitartekoren bidez zabalduko den bozgorailuekin partidetan ateratako bolaren zenbakia. Zenbakia zabaltzea beharrezkoa da, 6.3 artikuluaren eta horrekin bat datozenen arabera. Orobat, zehatzago mugatu behar da zer bideren bitartez eta nola kontrolatu behar den nor onartzen den eta nork parte hartuko duen jokoan (aipatutako Erregelamenduaren 27. artikulua).

Horrenbestez, eta Bingo Jokoaren Erregelamendua onesten duen otsailaren 25eko 44/2002 Foru Dekretuaren azken xedapenetan lehenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Zer langileria behar duten bingo jokoaren praktikarako baimena duten establezimenduek.

  2. Bingo jokoa praktikatzen den establezimendu guztietan ezinbestekoa izanen da behar den langileria izatea, bete daitezen jokalarien eta bisitarien harrera kontrolatzeko zerbitzuaren eginkizunak, Bingo Jokoaren Erregelamenduaren 27.1 artikuluan aurreikusi bezala, eta jokoa zuzen kudea eta gara dadin.

  3. Aipatutako Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarritako eginkizunak betetzeko, eta, Erregelamenduarekin bat, langile horiei dagozkien gainerakoak ere betetzeko, eta kontuan harturik aplikatzekoak diren laneko araudian eta sektoreko hitzarmenetan jasotako aurreikuspenak, eta horiekin bat, neurriak har daitezke mugigarritasun funtzionala izan dadin, eta, hala badagokio, hainbat funtzio aldi berean bete daitezen, betiere bermatzen direla jokalarien kontrola, partiden bilakaera txukuna eta erregularra eta baimenaren titularra den enpresaren kargu utzitako beharkizunen betetzea.

  4. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR