71/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batzuk aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko, modu bakarra dago: xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

Martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren mendeko datu pertsonaleko hainbat fitxategi informatizatu sortu, aldatu eta kendu ziren.

Behar berriak agertu dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenak erabiltzean, eta ondorioz hainbat alderdi aldatu behar dira deklaratuta dauden hainbat fitxategitan, eta deklaratuta dauden beste fitxategi batzuk kendu behar dira, erabiltzen ez direlako edo beste batzuek ordeztu dituztelako. Behar hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 13an emandako 183/2012 Foru Aginduaren bidez bete zen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batzuk aldatu eta kentzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zen, eta horien artean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen mende dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira. Haren 2. artikuluan xedatzen da fitxategien ezaugarriak aldatzeko, haiek deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen mende edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Manu hori betetzeko, eta uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ezartzen duen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoaren ondorioz, bidezkoa da fitxategiaren ardura duen unitate organikoaren aipamenak aldatzea, baita datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko zerbitzu edo unitatearenak ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren mende dauden datu pertsonalen fitxategien kasuan.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Atalak emandako txostena ikusirik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Apirilaren 13ko 183/2010 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, foru agindu honen I. eranskinean agertzen den moduan. Foru agindu haren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren mendeko datu pertsonalen fitxategi automatizatu batzuk aldatu eta kendu ziren.

  2. artikulua. Martxoaren 26ko 120/2008 Foru Aginduaren eranskina aldatzea, foru agindu honen II. eranskinean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR