189/2011 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hitzaurrea

Uztailaren 18ko 81/2011 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura onetsi zen, abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa, eta abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuaren bidez, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutu berriak onetsi ziren. Hori guztia dela-eta, bulegoen egitura eta haien eginkizunak eta atxikipena egokitu behar dira.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak departamentuko egitura berrira egokitzea da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzua

    2. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

    3. Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

      -Antolamendu Bulegoa.

      -Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

      -Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa.

      -Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa.

      -Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa.

    4. Antolamendu Bulegoa eta Titulu eta Baliozkotze Bulegoa Ikasketak Antolatzeko Atalari atxiki zaizkio.

      Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa eta Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari atxiki zaizkio.

    5. artikulua. Antolamendu Bulegoa.

      Antolamendu Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -Indarra duen hezkuntza sistemak lege aldetik behar duen garapena aztertzea eta proposatzea.

      -Ikasketaren eta antolaketaren arloetako arautegia prestatzea.

      -Estatuko zein autonomietako hezkuntza administrazioek onesten duten hezkuntza arloko arautegia berrikusi, katalogatu eta artxibatzea.

      -Ikasketa planak irakaskuntza arautuen erregistroan sartzea, baita haiek prestatu eta gordetzea ere.

      -Eskola Kontseiluak berritu eta osatzeko prozesuen garapena gainbegiratu eta kontrolatzea.

      -Ikastetxeetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketak gainbegiratu eta kontrolatzea.

      -Ikasleen eskolatzea malgutzeko eta beste urte bat irauteko baimen eskaerak tramitatu eta ebaztea.

      -Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

    6. artikulua. Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

      Titulu eta Baliozkotze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -Titulu akademikoak eta profesionalak emateko proposamenak tramitatzea eta horien gainean ebaztea, ikastetxeek eskaturik.

      -Ikastetxeei titulu akademiko eta profesionalak luzatu eta banatzea.

      -Ikasketen ziurtagiriak luzatzea.

      -Tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, horien gainean ebaztea.

      -Diploma eta tituluen erregistroaz arduratzea.

      -Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

    7. artikulua. Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa.

      Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetarako eskola kudeaketaren aplikazioak garatu, mantendu eta eguneratzea.

      -Hezkuntzari buruzko estatistika bildu, araztu eta ustiatzea eta Nafarroako eta Estatuko estatistika institutuekin elkarlanean aritzea.

      -Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

    8. artikulua. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa.

      Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzea Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -Hezkuntza sisteman teknologia berrien erabilera sustatu eta bultzatzea, eta haiek curriculumetako arlo eta ikasgaietan txerta daitezela sustatzea.

      -Irakasleentzako Laguntza Zentroetako teknologia berrietako aholkulariak koordinatzea.

      -Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikastetxeetara zabal daitezela sustatzea, Irakasleentzako Laguntza Zentroko teknologia berrietako aholkularien sarea kudeatuz.

      -Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.

      -Interneterako hezkuntza edukien prestaketa sustatu, kudeatu eta koordinatzea, ikastetxeetako ikasleek erabil ditzaten.

      -Teknologia berriei eta hezkuntzari buruzko kontu guztietan beste departamentu batzuekin, beste autonomia erkidego batzuekin eta Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean aritzea.

      -Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

    9. artikulua. Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa.

      Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" programarako sistemak, aplikazioak, zerbitzuak eta konektibitatea garatu, mantendu, administratu eta kudeatzea.

      -Educa ikastetxeak kudeatzeko programari eusten dioten sistemak mantentzeaz, administratzeaz eta garatzeaz arduratzea.

      -Ikastetxeetako komunikazio sistemak eta informatikako ekipamenduak planifikatu eta mantentzea.

      -"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" programako informatika eta komunikazio sistemen erabiltzaileei (ikastetxeei eta irakasleei) laguntza eta sostengua ematea.

      -Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

    10. ATALA

      Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzua

    11. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

    12. Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

      -Berariazko Programen Bulegoa.

      -Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinaziorako Bulegoa.

      -Inklusio Proiektuetarako Bulegoa.

      -Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoa.

    13. Berariazko Programen Bulegoa Hezkuntza Laguntzako Premia Berezien Arretarako Atalari atxiki zaio.

      Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinazioarako Bulegoa eta Inklusio Proiektuetarako Bulegoa Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinaziorako eta Inklusio Proiektuetarako Atalari atxiki zaizkio.

      Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoa Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atalari atxiki zaio.

    14. artikulua. Berariazko Programen Bulegoa.

      Berariazko Programen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, NHBBZrekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

      -Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamena egitea, NHBBZrekin eta Hezkuntza Arretaren Koordinaziorako eta Inklusio Programetarako Atalarekin elkarlanean arituz, ikasleen premia horiek ikasteko berariazko zailtasunen, gaitasun intelektual handien, hezkuntza sisteman berandu sartzearen, gaixotasunen, baldintza pertsonalen edo eskola historiaren ondoriozkoak direnean.

      -Berrikuntza eta ikerkuntza programak eta hezkuntza arloko saiakuntza proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, eta ikasleen aniztasunari arreta emateko eta haiek behar dituzten laguntzen gaineko berariazko programak garatzea, NHBBZrekin eta Hezkuntza Arretaren Koordinaziorako eta Inklusio Programetarako Atalarekin elkarlanean arituz.

      -Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko, NHBBZrekin elkarlanean arituz.

      -Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrotik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntzako laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko.

      -Departamentuak, premia berezien arloan, premia orokorrak dituzten ikasle, ikastetxe eta familientzat dituen diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea, NHBBZrekin elkarlanean.

      -Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

      -Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan, NHBBZrekin elkarlanean.

      -Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

      -Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen insktrukzioa egitea.

      -Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

    15. artikulua. Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinaziorako Bulegoa.

      Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinaziorako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      -Orientazio departamentuen, hezkuntza sostengurako unitateen eta, oro har, orientazioko profesionalen orientazio lanari buruzko araudia aplikatzea.

      -Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

      -Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

      -Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzean.

      -Inklusio proiektu eta inguruneetan dauden ikasleei arreta pertsonalizatua eta pertsonalizatzailea emateko, irakasleen eta beste profesional batzuen esku-hartzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR