29/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu zerrenda hasiera batean onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu ondoren, 521.1 artikuluan ezartzen du langileak antolatzea eta bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan sartzea onetsi beharreko lanpostu-zerrenden bidez eginen direla, eta zerrenda horiek publikoak izanen direla.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarriak jasotzen duenez, lege organiko horretan antolaketaren arloan ezarritako xedapenak eta arauak erreferentzia izanen dira fiskaltzetako eta fiskaltza atxikipenetako lanpostuak antolatzeko; lanpostu horietan soilik arituko dira Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako funtzionarioak, eta lege honetan eta lege hau garatzeko ematen diren erregelamenduzko xedapenetan kidego horietarako ezartzen den estatutu juridikoaren arauak aplikatuko zaizkie.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskumenak beren gain hartuak dituzten autonomia erkidegoek beren lurraldeetako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onetsi beharko dituzte hasiera batean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena emanda eta sindikatuekin negoziatu ondoren; behin betiko onespena Justizia Ministerioak emanen du, eta ukatzeko arrazoi bakarra legezkotasuna izanen da.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiak, bere eskumenez baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu-zerrenda egin du, eta foru dekretu honen eranskinean jaso da.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Hasiera batean onestea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu-zerrenda, dekretu honen eranskinean jasota dagoena.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko martxoaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

KUDEAKETA ZENTROA: NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUKO LEHENDAKARITZA ETA JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA AUTONOMIA ERKIDEGOA: NAFARROAI. ERANSKINA
KODEA LANPOSTUAREN IZENA KOPURUA OSAG. OROKORRA OSAG. BERARIAZKOA
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR