203/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ogasun Publikoaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko 2012ko epeak eta datak finkatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketa Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua) Nafarroako Ogasun Publikoari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten finantza entitateekiko harremanak arautzen dira.

Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.

Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2012. urtean:

  2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua fax bidez igorri beharko da Diruzaintza Ataleko 848 42 79 55...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR