Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Hogeita hamar eguneko jendaurreko epea 2002ko azaroaren 22an amaitu zen. Epe horretan ezkondu gabeko bikote egonkorren Oltza Zendeako erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzaren gaineko alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, erabakiaren hasierako onespena behin betiko bilakatu da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatu zuen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oltza Zendean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Miriam Berastegui.

EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN OLTZA ZENDEAKO UDALEKO ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I

Bikote egonkorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen 1. xedapen gehigarria betetzeko, non ondokoa zehazten baita: "Nafarroako Gobernuak eta Udalek Bikote Egonkorren Erregistroak sortu ahalko dituzte, bikoteen borondatezko inskripzioaren bitartez horien eraketari buruzko froga errazteko.

Eta Lege horrek bikote egonkorrei ematen dizkien eskubideak erabili nahi dituzten udalerri honetako biztanleen legezko interesak defendatzeko;

Ordenantza honen bidez Oltza Zendeako udalerrian Bikote egonkorren erregistroa sortu da, tresna beharrezkoa baita aipatu helburu horiek aurrera eramateko.

Estatuko legediak aurreikusten badu Foru Lege honek araututako bikoteak Erregistro Zibilean inskribatu behar direla, Foru Lege honek lotzen dizkien ondorioak inskribatzen diren bikoteei dagozkiela ulertuko da."

II.

  1. artikulua. Oltza Zendeako Udaleko ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

  2. artikulua. Ezkontzaz kanpoko elkartzea hau da: borondatezko elkartze publikoa, adin nagusiko bi lagunek edo adingabeko bi emantzipatuk osatzen dutena, zein den ere haien sexu orientazioa, senar-emazteen gisako maitasun harremana izanik, zuzenean edo albotik bigarren maila arteko odolkidetasun edo adopzio bitarteko ahaidetasun loturarik izan gabe, baldin eta bietako inor ez badago bertze bati ezkontza bidez edo bikote egonkorra osatuz loturik.

  3. artikulua. Elkartzea egonkortzat joko da bikoteko kideak etenik gabe gutienez ere urtebetez elkarrekin ezkonduta baleude bezala bizi izan badira; hala ere, bien arteko seme-alabarik badute, aski izanen da elkarrekin bizitzea. Betiere, elkartzea egonkortzat jotzeko aski izanen da bikotea eratzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR