17/2014 FORU LEGEA, irailaren 25ekoa, abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legea aldatzen duena. Haren bidez, toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezarri ziren 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ONDOKO FORU LEGEA ALDATZEKOA: 20/2012 FORU LEGEA, ABENDUAREN 26KOA, TOKI OGASUNEK TRANSFERENTZIA ARRUNTEN BIDEZ NAFARROAKO TRIBUTUETAN PARTE HARTZEKO DUTEN FUNTSAREN ZENBATEKOA ETA BANATZEKO FORMULA EZARTZEN DITUENA 2013KO ETA 2014KO AURREKONTU-EKITALDIETARAKO.

ZIOEN AZALPENA

Aldatu nahi den legearen 15. artikulua, non jasotzen baita Nafarroako udalei zenbateko konpentsazioa eman behar zaien hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindu dietenagatik, interpretatzen zaila da Nafarroako Sinboloei buruzko Legea ez betetzeari dagokionez, eta, beraz, zehaztu beharra dago ez betetzeaz ari denean zertaz ari den.

Artikulu bakarra.

Aldatu egiten da Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 26ko 20/2012 Foru Legearen 15 g) artikuluko 1. idatz-zatia.

Hain zuzen ere, 15. artikuluko g) letraren 1. puntuan, izenburua baitu “Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen ez-betetzea”, bigarren lerrokadaren ondoren, testu hau gehitzen da:

“Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hurrengoak hartuko dira Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legearen ez-betetzetzat:

–Udaletxeetako kanpoaldean paratu gabe izatea legez aurreikusitako banderak.

–Beste herrialde edo autonomia erkidego batzuetako banderak paratzea udalaren ezein eraikin edo instalaziotan, salbu eta Nafarroako Sinboloei buruzko apirilaren 4ko 24/2003 Foru Legeko 8.3 artikuluan ezarritako kasuetan.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR