79/2011 FORU DEKRETUA, uztailaren 18koa, balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru dekretu hau bi artikuluz eta azken xedapen batez osatua dago.

Lehenengo artikuluan balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduan egindako aldaketak ageri dira. Alde batetik, eragiketa salbuetsi jakin batzuk egiaztatzeko beharrezkoak diren frogabideak eguneratzen dira: esportazioekin zerikusi zuzena duten zerbitzuak, gune eta gordailu frankoei buruzko salbuespenak eta etendura-araubideei buruzko salbuespenak. Beste alde batetik, ondasunak ateratzea justifikatzen duten agiriak bidaltzeko epea ondasun horien ateratze-datatik aurrera hiru hilabetekoa (eta ez hilabetekoa, orain arte bezala) izan dadila zehazten da.

11.3 eta 12.12. artikuluetan gune eta gordailu frankoei buruzko salbuespenak eta etendura-araubideei buruzko salbuespenak egiaztatzeko agiriak modu nabarmenean aldatzen dira. Gaur egungo aitorpena, ondasunen eskuratzaileak edo zerbitzuen hartzaileak sinatutakoa, honako honekin ordeztuko da: alde batetik, eskuratzaile horrek hartzaile deneko eragiketa salbuetsien berri emanen du, zerga administrazioak onartzen duen arauzko agirian, artikulu honetan xedatutakoarekin bat etorriz. Beste alde batetik adierazten da zerga administrazioaren ziurtagiri bidez justifikatuko dela gune eta gordailu frankoekin, aldi baterako gordailuekin eta zulatze edo ustiatze plataformekin zerikusia duten eragiketen nahiz etendura-araubideekin zerikusia dutenen salbuespenen aplikazioa. Ziurtagiri horrek ondasunen helmuga edo egoera, faktura zenbakia(k) eta eragiketaren ondorio diren kontraprestazioak jasoko ditu.

Zerga-oinarriaren aldaketarako bete beharreko eskakizun eta arauei dagokienez, erregelamenduzko araua zergak Harmonizatzeko maiatzaren 10eko 4/2010 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluan txertatutako aldaketei egokitzen zaie.

Gainerako aldaketak (54. artikuluko 5. zenbakia kentzea eta 55. artikulua aldatzea) subjektu pasiboaren inbertsioetan faktura luzatzeko legezko betebeharra ezabatzearen ondorioak dira, hau da, "autofaktura" izenekoa desagertzearen ondorioak.

Bigarren artikulua fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduko aldaketei buruzkoa da. Kasu guztietan, erregelamenduko aldaketak subjektu pasiboaren inbertsioetan autofaktura ezabatzearekin ere badu zerikusia.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluak emandako txostenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 18an egindako bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Lehenengo artikulua. Balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea.

Balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsiaren) ondorengo aginduak honela idatzita geldituko dira:

Bat. 9.1. 5. B) eta C) artikulua.

B) Zenbaki honetan jasotako salbuespenak aplikatu ahal izateko, ondoko eskakizunak beteko dira:

a) Ondasunak erkidegotik ateratzeko hiru hilabete izanen dira, zerbitzua eskaintzen denetik aurrera.

b) Zuzenbideak onartutako edozein frogabidez justifikatuko da ondasunak ateratzea.

Ateratze hori ondoko agiriak aurkeztuz egiaztatzen ahalko da, hain zuzen ere:

a') Esportazioak egiten direneko aduanaren zerga administrazioaren ziurtagiria. Ziurtagiri horrek faktura zenbakia(k) eta esportazioarekin harreman zuzena duten zerbitzuen kontraprestazioak jasoko ditu.

b') Zerga administrazioak onartzen duen arauzko agiria.

c) Ondasunak ateratzea justifikatzen duten agiriak zerbitzua eskaintzen duenari bidaliko zaizkio. Horretarako, hiru hilabete izanen dira, ondasunak ateratzen direnetik aurrera.

C) Zenbaki honetan sartzen diren zerbitzuen artean honako hauek egonen dira: ondasunen garraioa; zamalanak eta mantentzea; zainketa, biltegiratzea eta enbalatzea; garraiobideak alokatzea; edukiontziak eta salgaiak babesteko materialak eta antzeko beste batzuk.

Bi. 11.3. artikulua.

3. Ondasunen eskuratzaileak edo zerbitzuen hartzaileak hartzaile deneko deneko eragiketa salbuetsien berri emanen du, zerga administrazioak onartzen duen arauzko agirian, artikulu honetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zerga administrazioaren ziurtagiri bidez justifikatuko da gune eta gordailu frankoekin, aldi baterako gordailuekin eta zulatze edo ustiatze plataformekin zerikusia duten eragiketen salbuespenen aplikazioa. Ziurtagiri horrek ondasunen helmuga edo egoera, faktura zenbakia(k) eta ondasunak ematearen edo zerbitzuak eskaintzearen ondorio diren kontraprestazioak jasoko ditu.

Hiru. 12.1.2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR