77/2013 FORU DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, honako hauek aldatzen dituena: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoa; 188/2002 Foru Dekretua, abuztuaren 19koa, zerga gaietako diru-sarrera bidegabeak nola itzuli eta tributupekoen tributu jardunen gaineko zuzenketa eskaerak, inpugnazioak eta eztabaidak arautzen dituena; 129/2002 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, tributu arloko zenbait prozeduraren gehieneko epeak eta administrazioaren isiltasunak sortutako ondorioak arautzen dituena; 69/2010 Foru Dekretua, azaroaren 8koa, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duena eta zerga edukia duten beste arau batzuk aldatzen dituena; eta Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru dekretu hau 5 artikuluk eta azken xedapen batek osatzen dute. Lehenbiziko artikuluan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen da, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean berriki egindako aldaketetara egokitzeko.

Hona zein kasutan egokitu den erregelamendua legearen aldaketa horietara:

  1. Zenbait salbuespen aplikatzeko betebeharrerako aldez aurretik Nafarroako Zerga Ogasunari baimena eskatzeko legezko betebeharra kentzen da.

  2. Subjektu pasiboaren inbertsio kasu berriak arautzen dira, eta horrek dakar enpresaburuen eta inbertsioak ukitutako eragiketetan esku hartzen duten hartzaileen arteko komunikazioa garatu behar izatea.

  3. Eragiketen hartzailea konkurtsopean baldin badago, zerga-oinarrien aldaketari dagokionez, aurreikusi behar da batzuetan hartzaile-konkurtsopekoak ez duela zerga osorik kentzeko eskubiderik; horrenbestez, hornitzaileak faktura zuzentzen duenean, hartzailea zordun bihurtuko da kengarria ez den zergaren zatiari dagokionez. Doikuntza hori egin beharreko likidazio-aldia argitu beharko da.

  4. Halaber, bai hartzekodunak, bai zordunak zerga-oinarrien aldaketak jakinarazteko betebeharra ezartzen da, eta horretarako modua eta baldintzak ezarri dira.

  5. Legeari egindako beste aldaketa garrantzitsu bat kutxa-irizpidearen araubide berezia sortzea izan da, eta horrek, noski, erregelamendua legezko araudi horretara egokitu beharra dakar.

    Hori horrela, araubide horretan sartzeko eta hari uko egiteko araubidea aurreikusi da, hiru urteko gutxieneko aldi baterako ondorioekin.

    Era berean, kutxa-irizpidearen araubide berezia baztertzeko kasuak ere arautu dira: subjektu pasiboak urtean zehar egindako eragiketen bolumena 2.000.000 eurotik gorakoa denean, eta urte naturalean hartzaile berari buruzko eskudirutako kobrantzak 100.000 eurotik gorakoak direnean. Aipatu mugak zein urtetan gainditzen diren, hurrengo urtean izanen ditu ondorioak bazterketak.

    Berriki sortutako araubide berezi horrek dakar erregistro-liburu orokorretan gordetako informazioa formalki aldatu behar izatea, ordainketa eta kobrantza noiz eta nola egin ziren ere jaso beharko baita.

  6. Bestetik, hainbanaketa berezia aplikatzeko dagoen aukeraz baliatzeko epea aldatzen da, eta aukera ematen da urte naturaleko azken aitorpen-likidazioan baliatzeko.

  7. Azkenik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduari egindako erreferentziak Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendu berrian fakturazioaren arloan egindako aldaketei egokitu zaizkie. Erregelamendu hori apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

    Bigarren artikuluari dagokionez, Zerga gaietako diru-sarrera bidegabeak nola itzuli arautzen duen abuztuaren 19ko 188/2002 Foru Dekretua aldatzen du, Nafarroako Zerga Ogasunak jasanarazpena bidegabeki jasan zuenari dirua itzultzeko eskubidea onar diezaion bete beharreko baldintzak eta legitimazioa argituz.

    Hirugarren artikuluan, zenbait aldaketa sartzen dira Tributu arloko zenbait prozeduraren gehieneko epeak eta administrazioaren isiltasunak sortutako ondorioak arautzen dituen ekainaren 17ko 129/2002 Foru Dekretuan, prozedura jakin batzuetan Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduari egindako erreferentzia aldatuz.

    Laugarren artikuluaren bidez, Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren manu batzuk aldatzen dira.

    Hasteko, aitorpena derrigorrez aurkeztu behar dutenen taldean sartuko dira jabetza horizontaleko araubidearen mende dauden ondasun-komunitateak eta izaera sozialeko entitate edo establezimendu batzuk, salbuespen batzuk tarteko. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuaren mende dauden subjektu pasiboek eragiketaren baten ondorioz faktura jaso badute, eta faktura jasotako fakturen erregistro-liburuan idatzi badute, eragiketa horien gaineko informazioa aurkeztu beharko dute.

    Bigarrenik, zenbait aldaketa sartu dira kutxa-irizpidearen araubide berezia sortzearen ondorioz; horrenbestez, araubide hori aplikatzekoa zaien eragiketetan eskatuko da egiazki kobratutako edo ordaindutako zenbatekoak aitortzeko, bai eta abenduaren 31n sorrarazitako zenbatekoak ere. Araubide berezi horren mendeko eragiketek bereizita agertu beharko dute hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpenean, eta zenbateko horiek ordaintzen diren urte naturaleko aitorpenean kontsignatuko dira.

    Azkenik, 3.005,06 euroko muga baztertzailea kendu da administrazio publikoek pertsona edo entitate berari emandako diru-laguntzak aitortzeko betebeharretik.

    Bosgarren artikuluak Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretua aldatzen du, kutxa-irizpidearen araubide bereziari buruzko erreferentziak sartuz. Horrez gain, salbuetsi egiten du Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 17.1.14 artikuluan, a) letratik n) letrara bitarte, eta 15. artikuluan definitutako zerbitzuetan fakturak luzatzeko betebeharretik libratzea, aseguru-etxeak edo kreditu erakundeak ez diren enpresaburuek zergaren aplikazio lurraldean, Kanarietan, Ceutan eta Melillan egindako eragiketen kasuetan.

    Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 109. artikuluak xedatzen du subjektu pasiboek honako betebehar hauek izanen dituztela: eragiketa guztien faktura ematea, ezartzen diren erregistroak eramatea, eta hirugarrenekin egindako eragiketei buruzko informazioa aurkeztea. Era berean, azken xedapenetako hirugarrenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari foru lege hori garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

    Horrenbestez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    Lehen artikulua.–Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea.

    Honela idatzita geldituko dira martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren manu hauek:

    Bat.–5. artikulua indarrik gabe uzten da.

    Bi.–6. artikulua.

    “6. artikulua. Izaera sozialeko entitate edo establezimendu pribatuaren kalifikazioa.

    Nafarroako Zerga Ogasunari egindako eskaeraren bidez eskuratzen ahalko da izaera sozialeko entitate edo establezimendu pribatuaren kalifikazioa.

    Nolanahi ere, izaera sozialeko entitateek edo establezimenduek egindako zerbitzuei dagozkien salbuespenak aplikatzeko, Zergari buruzko Foru Legearen 17.3 artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira, alde batera utzita kalifikazio hori noiz eskuratu den, aurreko lerroaldean xedatutakoaren arabera.”

    Hiru.–8. artikulua, 2. zenbakia gehitzea. Artikuluaren oraingo edukia 1. zenbakia izanen da.

    “2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 17.1.12.A) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, 12. idatz-zatiko B) letran zaharberritzearen definizioan erabilitako irizpideak aplikatuko dira.”

    Lau.–9.1.2.B) artikulua, a) letra.

    “a) Salbuespena aplikatzeko, ondasun ematea faktura baten bidez frogatuko da, zeinaren zenbateko osoa, zergak barne direla, 90,15 eurotik gorakoa izanen baita.”

    Bost.–9.1.5.A) artikulua, a) letra.

    “a) Honako hauei ematea: ondasunak esportatzen edo bidaltzen dituztenei, ondasun horiek eskuratzen dituztenei, edo batzuen edo besteen kontura ari diren bitartekariei edo aduanako ordezkariei.”

    Sei.–9.1.5.B) artikulua, b) eta c) letrak.

    “b) Zuzenbideak onartutako edozein frogabidez justifikatuko da ondasunak ateratzea.

  8. Ondasunak ateratzea justifikatzen duten agiriak zerbitzua eskaintzen duenari bidaliko zaizkio. Horretarako, hiru hilabete izanen dira, ondasunak ateratzen direnetik aurrera.”

    Zazpi.–10.1.5 artikulua, lehenengo lerroaldea.

    “5. Objektuak itsasontzietan sartzeko hiru hileko epea egonen da, objektu horiek eskuratzen direnetik aurrera, eta dagokion ontziratzeko administrazio-dokumentuaren bidez frogatuko du hori hornitzaileak. Garraiobideen titularrak dokumentu horren kopia bat igorriko dio objektuen hornitzaileari, objektuak ontziratu ondoko hamabost eguneko epean.”

    Zortzi.–10.1.6 artikulua, lehenbiziko lerroaldea.

    “6. Hornitzaileak ontziratzeko administrazio-dokumentuaren bidez frogatuko du hornigaiak itsasontzietan eta aireontzietan sartu direla, eta garraiobideen titularrak dokumentu horren kopia bat igorriko dio aipatu produktuen hornitzaileari hilabeteko epean, produktuak entregatzen direnetik zenbatzen hasita.”

    Bederatzi.–11.3 artikulua.

    “3. Ondasunak eskuratzen dituenak edo zerbitzuak hartzen dituenak aitorpen sinatua eman beharko dio ondasunak igorri edo zerbitzuak eman dizkionari, non salbuespena justifikatzen duten ondasunen egoera adieraziko duen.

    Ondorio horietarako, eskuratzaileak edo hartzaileak Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen inprimakia erabiltzen ahalko du.”

    Hamar.–12.1.2 artikulua.

    “2. Ondasunen eskuratzaileak edo zerbitzuen hartzaileak aitorpen sinatua ematea ondasunak igorri edo zerbitzuak eman dizkionari, non salbuespena justifikatzen duten ondasunen egoera adieraziko duen.

    Ondorio horietarako, eskuratzaileak edo hartzaileak Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen inprimakia erabiltzen ahalko du.”

    Hamaika.–15.1 eta 15.2 artikuluak.

    “1. Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluan aipatzen diren kasuetan, subjektu pasiboa beharturik dago eragiketen hartzaileari faktura berria luzatu eta igortzera, non jasanarazitako kuota zuzendu edo, kasua bada, bertan behera utziko duen, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 15. artikuluan aurreikusten den moduan. Erregelamendu hori apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Zergari buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluko kasuetan, konkurtso administrazioari aipatu fakturaren kopia bat luzatu eta igorriko zaio epe berean.

    Zerga-oinarriaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR