405/2001 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Berriozarko 'Mendialdea' H.L.H.I.P. / D.B.H.I.ko eskola garraioaren 6. ibilbidea 2001-2002 ikasturterako kontratatzeko espedientea prozedura negoziatuaren bidez ebazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena, proposatzen baitu aipaturiko zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea, eta zerbitzu hori Foru Agindu honetan azaltzen den enpresari adjudikatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Berriozarko "Mendialdea" H.L.H.I.P./D.B.H.I.ko eskola garraioaren 6. ibilbideko zerbitzua kontratatzeko administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea.

  2. Eskola garraioko zerbitzua enpresa honi adjudikatzea:

    -Berriozarko "Mendialdea" H.L.H.I.P./D.B.H.I., Andrés Urdánoz Jimeno jaunari; eguneko 51,94 euro (8.642 pezeta), BEZa barne.

  3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egin ditzala adjudikazio kontratua formalizatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

  4. Andrés Urdánoz Jimeno jaunarekin egindako kontratuaren ondoriozko gastua baimentzea: 3.739,64 eurokoa (622.224 pezeta) izanen dira guztira 2001-2002 ikasturteko lehen lauhilekorako, eta departamenturako indarra duen gastuen aurrekontuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR