269/1998 FORU DEKRETUA, irailaren 21ekoa, 'Ribaforada-Buñuelgo Berrikuntza, Hodiak eta Erregistroa' proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Moncayoko Ur Mancomunitateak 1997ko azaroaren 27an harturiko erabakiaren bidez, proiektu hura onetsi zuen eta Nafarroako Gobernuari eskatu zion "Ribaforada-Buñuelgo Berrikuntza, Hodiak eta Erregistroa" proiektuko desjabatze espedienteari hasiera eman ziezaiola.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, ekainaren 8ko 333/98 Ebazpenaren bidez, proiektuko desjabetze espedienteari hasiera eman zion eta hamabost eguneko epea ireki zuen alegazioak aurkezteko.

Jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe amaitu delarik, behin betikoz onetsi zen proiektua, abuztuaren 25eko 479/98 Ebazpenaren bidez.

Obren garrantzia eta premia justifikatuta dago, izan ere, beharrezkoa da presio handiko urez hornitzeko eta eskualdeko ubideak erregularizatzeko azpiegiturak sortzea.

Nafarroako Gobernuak, aurkeztutako arrazoiak ikusirik, erabaki du justifikatuta dagoela desjabetzapenak ukituriko ondasunen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita batean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR