88/2008 FORU DEKRETUA, uztailaren 28koa, Nafarroako Ubideko IV-5 sektoreko lurzatiak berrantolatzeko eremua 'IV-5-I sektorea (Azkoien)' eta 'IV-5-II sektorea (Caparroso, Martzilla eta Erriberri)' izeneko azpiperimetroetan zatitzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeak ezartzen duenez, eraikuntza eta ustiapen horiek herri lanen kontzesio-kontratuaren bidez egiten ahalko dira.

2006ko irailaren 26an, Riegos del Canal de Navarra S.A. sozietate kontzesio-emaileak Canal de Navarra S.A. sozietate kontzesiodunarekin azpiegiturak eraiki eta ondoren ustiatzeko kontratua sinatu zuen. Egutegia aldez aurretik zehaztu zen, kontzesio-lehiaketan, eta, beraz, kontratu izaera du. Bereziki IV. 5 sektoreko azpiegituren gauzatzea bi azpiperimetrotan edo eremutan zatitu, eta nekazaritza azpiegituretan esku hartzeko dekretu beraren arabera, 2010eko apirilaren 15erako eta 2011ko apirilaren 15erako, hurrenez hurren, burutu beharko lirateke.

Hori garatzeko, Nafarroako Gobernuak apirilaren 24ko 19/2006 Foru Dekretua onetsi zuen. Dekretu horren bidez, Caparrosoko, Martzillako, Azkoiengo eta Erriberriko udalerrietan, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-5 sektoreko nekazaritza azpiegituretan lurzatien berrantolamendua eginez eta ureztalurra sortuz esku hartzea onetsi zen, eta esku-hartze hori onura publikokoa eta presazkoa dela adierazi. Esku-hartze hori Nafarroako Parlamentuak 2008ko maiatzaren 23an onetsi zuen Nafarroa 2012 Planaren lehentasunetako bat da.

IV-5 sektoreko lurzatiak berrantolatzeko oinarriak diseinatu eta jabetza, bereziki Azkoiengo "El Cascajo" izeneko herri bazkatokia, juridikoki ikertzeko prozesuetan aurrera egitean, egoki jo da, Nekazaritza azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritako prozesua bizkortu eta koordinatzeko irizpideei jarraikiz, IV-5 sektorea bi azpiperimetrotan zatitzea; izan ere, Nafarroako Gobernuak eta Azkoiengo Udalak bakoitzak bere aldetik onetsi duten Transakzio Hitzarmena aplikatzean gerta daitezkeen atzerapenek kontzesio-kontratuan ezarritako epeak betetzea saihesten ahal dute.

Azpiperimetro horiek, 1/2002 Foru Legearen 71.2.2.b artikuluko adierari jarraikiz, Nafarroako Ubidearen hargune berbera duten arren, hidraulikoki independenteak dira haien artean. Hortaz, independenteki eta interferentziarik gabe egin daitezke lurzatien berrantolamenduaren tramitazio administratiboa, eraikuntza proiektua eta obrak sare bereizien bidez, nahiz eta ubidearen hargune berbera mantendu behar den. Hori dela eta, tramitazioak bereizirik egin daitezke, aipatutako 19/2006 Foru Dekretuaren esparruan. Horrela, kontzesio-kontratuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR