10/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Funesko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten duena. Esku-hartze hori lurzatiak berrantolatuz eta ureztaketa tradizionala gaurkotuz eginen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funesko ureztaketa tradizionaleko Ureztatzaileen Elkarteak 2009ko maiatzaren 5ean eskatu zuen lurzatien berrantolamendua egin eta ureztaketa tradizionala gaurkotu zedila.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburuak honako hauek dira: alde batetik, lurzatien berrantolamenduaren bitartez landalurrak antolatzea, nekazaritzako ustiapenek egitura eta tamaina egokia izan dezaten, eta, bestetik, ureztaketa tradizionala gaurkotzea. Lur batzuk ureztaketa sistema aldatuz gaurkotuko dira, urpetzearen ordez presioko sistema erabiliko baita. Presioko sare horiek, Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzea eginez gero, handitze horren sare orokorrei lotuko zaizkie, eta, hala, presio naturalarekin ureztatu ahalko litzateke etorkizunean.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 1808/2009 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Funesko ureztaketa tradizionalaren eremuko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeari.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 1481/2011 Ebazpenaren bidez, "Funesko lurzati berrantolamendua egitea eta ureztaketa gaurkotzea" izeneko proiektuari buruzko Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

Horrenbestez, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Legeak ezartzen duenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. -Onespena.

    Funesko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onesten da. Esku-hartze hori lurzatiak berrantolatuz eta ureztaketa tradizionala gaurkotuz eginen da.

  2. -Onura publikokoa eta presaz egin beharrekoa dela aitortzea.

    Funesko lurzatiak berrantolatuz eta ureztaketa tradizionala gaurkotuz nekazaritzako azpiegituretan egin gogo den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa aitortzen da, ondasun eta eskubideen desjabetzerako, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako eta bidezko diren zortasunak, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak, sortzeko. Eremu hori Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarrien 1. fasea handitzearen esparruan sartzen bada etorkizunean, nahitaezkoa izanen da horri lotzea.

  3. -Egitekoak diren esku-hartzeen azalpena.

  4. Egitekoa den gaurkotzea grabitatearen bidezko ureztaketa eremu txiki batek eta presioko ureztaketa sistema izanen duen beste batek osatuko dute.

    Ponpaketa estazioa hornitzen duen linea elektriko bat eraiki behar da obrarako. Presio bidezko banaketa sareak aspertsio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR