27/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 26koa, Larraga eta Mendigorria udalerrietan, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXIV. sektoreko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onetsi, lurzatien berrantolamendua eginez eta ureztalurra sortuz, eta esku-hartze hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

PROPOSAMENA

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak adierazten du onura publikoa eta interes orokorra duela Nafarroako Ubidearen eraginpeko eremuetako nekazaritza azpiegituretan egin beharreko esku-hartzeak.

Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onetsi zen.

Azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeak helburu du interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko araubidea ezartzea Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarrian.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko proiektuko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko jarduketen hasiera onetsi zen.

Eremu ureztagarriaren eraikuntzari jarraipena emateko eta XXIV. Sektorean ureztalurra sortzeko beharrezko jarduketak koordinatzeko, bidezkoa da une honetan onestea nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea, lurzatien berrantolamendua eginez eta ureztalurra sortuz.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko otsailaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Larragako eta Mendigorriko udalerrien parte batean, nekazaritzako azpiegituretan egin beharreko esku-hartzea onestea. Esku-hartze hori Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXIV. sektorean eginen da, lurzati berrantolamendua eginez eta sektore hori ureztalur bihurtuz.

  2. Onura publikokoa eta presaz egin beharrekoa dela aitortzea.

    Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren XXIV. Sektorean nekazaritzako azpiegituretan egin gogo den esku-hartzearen onura publikoa eta presako exekuzioa deklaratzen da, ondasun eta eskubideen desjabetzerako, aldi baterako okupaziorako eta okupazio iraunkorrerako eta bidezko diren zortasunak, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak, sortzeko.

  3. Ureztalurra nahitaez sortu beharra.

    Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 14. artikuluaren arabera, azpiegituretako esku-hartzea nahitaezkoa da, eta ukitutako titularren batek eraldaketari lotutako konpromisoak hartzen ez baditu, eremu ureztagarritik kanpoko berrantalomenduan sartzen ahalko da edo, bestela, desjabetzearen bidea aukeratu (esku-hartzearen aurreko balioa emanen zaio lurrari), bere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR