186/2002 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, Erabilera Bereziko Osasun Laguntzako Zerbitzuan sarturik dauden Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioendako tarifak gaurkotu eta zerbitzu hori arrazionalizatzeko neurri batzuk biltzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Bahituretxeetako funtzionarioen Osasun Laguntzako Zerbitzua Foru Diputazioak 1973ko abuztuaren 24an eman Erabakiaz onetsiriko Osasun Laguntzako Zerbitzuari buruzko Erregelamenduaren eta ekainaren 9ko 178/1988 Foru Dekretuaren bidez arautu zen. Foru Dekretu horren bidez Zerbitzu horren erabilera bereziko tarifak gaurkotu ziren.

Denbora luzea pasa denez eta tarifak gaurkotu ez direnez, bidezko da neurri batzuk hartzea. Batzuek prestazio horiek arrazionalizatzea dute xede, besteek hobetzea, betiere Osasun Laguntzako Zerbitzua gaur egungo errealitatera egokitu eta zerbitzua hobeki kudeatzeko.

Hori horrela, Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken honek kontratupeko langileendako bakarrik) 2002ko apirilaren 15ean Hitzarmen bat izenpetu zuten, 2002 eta 2003. urteetarako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz. Hitzarmen horretako 2. eranskinean arrazionalizatze eta hobetze neurri batzuk biltzen dira, behar duen arau-maila jaso behar dutenak, onetsi ondoren, indarra hartu ahal dezaten.

Kontuan hartuz neurri horiek toki entitateetako funtzionarioak ere ukitzen dituztela, Toki Araubideko Foru Batzordean ere izapidatu da. Horrek, 2002ko uztailaren 5ean, adostasun txostena eman zion proiektuari.

Nafarroako Kontseiluak, 2002ko uztailaren 23ko bilkuran, adostasun txostena eman dio Foru Dekretu honi, uste baitu haren edukia bat datorrela legeekin.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abuztuaren hemeretziko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen Osasun Laguntzako Zerbitzuko Erabilera Bereziko tarifen zenbatekoa Foru Dekretu honen eranskinean ageri da.

  2. artikulua. 1. Osasun prestazio haiek sorturiko gastuak, langilerik edo baliabiderik ez egoteagatik, Nafarroako Gobernuaren osasun zentroetan ematerik ezbada, oso-osorik itzuliko zaizkie interesatuei, Foru Dekretu honen eranskinean horretaz ezartzen den prozedurarekin bat.

  3. Odontologia, optika eta ortopediako gastuak, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko dituen antzeko prestazioak, aurreko idatz-zatian xedatzen denetik salbuetsiko dira eta Foru Dekretu honen eranskinean ezarririko zenbateko eta ehunekoen arabera bakarrik itzuliko dira.

  4. artikulua. 1. Gastuak hilero itzultzeko modalitatea hileroko osasun gastuek 300,51 euro edo gehiago egiten dutenean bakarrik erabiliko da.

  5. Erabilera Bereziko Osasun Laguntzako Zerbitzuaren titularrek, nahi badute, hilero, hilabetearen lehenbiziko bost egunetan, aurreko hilabetean eginiko gastuak aurkezten ahalko dituzte, 300,51 eurotik goitikoak badira. Gastu horiek hilabete berean edo hurrengoan itzuliko dira indarra duten tarifen arabera, espediente kopuruaren arabera.

  6. Gastuak itzultzeko modalitate horretan 300,51 eurotik goitiko fakturen ordain-agiririk ez daukaten espedienteak onartu eta izapidatuko dira. Kasu horretan, espedientea irekita...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR