66/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, gizarte bazterkeriaren arloan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateek ekipamenduak erosteko inbertsioetarako diru-laguntzen 2010eko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, eta diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia plangintza proiektu garrantzitsuak jorratzen ari da, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legeak ezartzen duen bezala. Proiektu horiek 2008. urtean abiatu ziren, Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen Foru Dekretua eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen I. Plan Estrategikoa onestearekin batera.

Inbertsioak plan estrategikoan eta plan sektorialetan -besteak beste, Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Planean- ezarritako jarraibideen araberakoak izan behar dira.

Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak uste du egokia dela gizarte bazterkeriaren arloan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateek ekipamenduak erosteko inbertsioak lehenestea.

Espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoak eta fiskalizazio txostena ikusirik, eta kontuan harturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako legezko baldintzak bete direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Gizarte bazterkeriaren arloan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateek ekipamenduak erosteko inbertsioetarako diru-laguntzen 2010eko deialdiaren oinarriak onestea. Foru agindu honen I. eranskinean ageri dira.

  2. Ehun mila (100.000) euroko gastua baimentzea "Gizarte bazterkeriaren arloko entitateen inbertsioak" izeneko 900001 91400 7819 231600 kontu-sailaren kargura.

  3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzura, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira eta Kontabilitate Zentrora, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 3an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    1. ERANSKINA

    Gizarte bazterkeriaren arloan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateek ekipamenduak erosteko inbertsioetarako diru-laguntzen 2010eko deialdiaren oinarriak

  5. -Deialdiaren xedea eta esparrua.

    Deialdi honen xedea da gizarte bazterkeriaren arloan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko Nafarroako entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea.

    Aurreko paragrafoan aipatutako diru-laguntzak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko gizartean baztertuta dauden edo baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonei zerbitzua ematen dieten irabazi-asmorik gabeko entitateen zentro eta instalazioetarako ekipamendua erosteko, material informatikoa izan ezik.

    Diru-laguntza jasotzen ahalko dute 2010. urtean egiten diren inbertsioek.

    Beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen ahal diren inbertsioak eta/edo beste administrazio publiko batzuek garatu beharrekoak ez dira lagunduko.

  6. -Aurrekontuko dirua.

    Deialdi honen ondoriozko gastua 100.000 eurokoa da eta 2010eko gastuen aurrekontuko "Gizarte bazterkeriaren arloko entitateen inbertsioak" izeneko 900001 91400 7819 231600 kontu-sailari egotziko zaio.

  7. -Diru-laguntzen zenbatekoak.

    Oro har, diruz laguntzen diren kontzeptuetarako diru-laguntzak ezin izanen du dagokion inbertsioaren %95 gainditu. Hala ere, diru-laguntzaren zenbatekoa portzentaje hori baino txikiagoa izanen da, eskaeran hala adierazten denean.

  8. -Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

    4.1. Laguntzen onuradun izan daitezke estatutuen arabera gizarte bazterkeriaren arloan jardun dezaketen entitateak, baldintza hauek betez gero:

    1. Pertsona juridikoa izatea, legez eratua eta, entitatearen izaera juridikoa zein den, dagokion errregistroan inskribatua, hots:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren menpeko Elkarteen Erregistroan.

      -Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren menpeko Gizarte Zerbitzuetako Entitateen, Zerbitzuen eta Zentroen Erregistroan.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik dagozkion beste erregistro batzuk.

    2. Sozietatearen helbidea edo haren ordezkaritza iraunkorraren helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

    3. Irabazi-asmorik ez izatea.

    4. Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea.

    5. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

      4.2. Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diruz lagundutako jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

  9. -Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

    Deialdian parte hartzeko eskaerak Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren lekuetan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean.

    Postetxean aurkezten diren eskaerak gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko dira. Lehen orrialdearen idazpuruan bulegoaren izena, harrera data eta tokia adieraziko dira. Argibide horiek eskaeraren aurkezpena frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dute.

    Diru-laguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi honetako oinarriak onartzea.

  10. -Aurkeztu beharreko agiriak.

    Diru-laguntzen eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira, jatorrizko agirien edo behar bezala konpultsatutako fotokopien bidez:

    1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR