2/2012 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, aldatu egiten dituena, batetik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta, bestetik, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua, hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautu eta tributu arloko beste arau batzuk aldatu zituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru dekretu honen helburua da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua eta hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen foru dekretua aldatzea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua eta 69/2010 Foru Dekretua aldatzeko arrazoia bera da. Aldaketak Balio erantsiaren gaineko zergaren hilabeteko itzulketen Erregistroan inskribaturiko tributudunengan izanen du eragina nagusiki, horiek ez baitute hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkeztu beharrik, salbuespenak salbuespen.

Gaur egungo testuaren arabera, tributudun horiek eragiketa berezi batzuk eginez gero baizik ez dute aurkeztu behar hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena, honako eragiketa hauek egitean, besteak beste: diru-laguntzak jasotzea, negozio-lokalen errentamenduak, 6.000 eurotik gorako kopuruak eskudirutan hartzea, balio erantsiaren gaineko zergari lotutako higiezinen eskualdaketak, eta nekazaritzako konpentsazio eragiketak erreziboa luzatuta. Gainera, kasu horietan eragiketa jakin horiek besterik ez dute aipatu behar.

Horrekin batera, balio erantsiaren gaineko zergari buruzko araudiak aginduta, Balio erantsiaren gaineko zergaren hilabeteko itzulketen Erregistroan inskribaturik dauden tributudun horiek, hilero, aitorpen informatibo bat aurkeztu behar dute, zerga horren erregistro liburuetako edukia zehaztuta.

Foru dekretu honetan jasotzen diren aldaketen ondorioz, Balio erantsiaren gaineko zergaren hileko itzulketen Erregistroan inskribaturik dauden tributudunek hileroko aitorpen informatibo horretan adierazi beharko dituzte, orobat, orain arte hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpenean sartu behar zituzten eragiketak. Horrenbestez, hemendik aurrera ez dute hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena inola ere aurkeztu behar.

Bestalde, 69/2010 Foru Dekretuan ere aldaketa batzuk egin dira.

Hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena, oro har, aurkeztu behar ez dutenen artean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga zenbatespen objektiboko metodoaren bidez ordaintzen duten subjektu pasiboak daude, aldi berean, balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzen badute araubide berezi erraztuaren bidez, nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta arrantzaren araubidearen bidez edo baliokidetasun errekarguaren araubidearen bitartez.

Salbuespen gisa, aipatutako araubide berezien aplikazio eremutik salbuetsita dauden eragiketengatik aurkeztuko dute subjektu pasibo horiek urteko aitorpen hori, baita faktura luzatzen duten eragiketengatik ere.

68/2010 Foru Dekretuaren 2.1.b) artikuluaren testu berriaren ondorioz, faktura luzatzen duten eragiketak baizik ez dira sartu behar urteko aitorpenean.

Araubide berezi horien aplikazio eremutik salbuetsitako eragiketei dagokienez, ulertzen da Zerga Administrazioak haien gaineko informazioa jasotzen duela balio erantsiaren gaineko zergaren likidazioari buruzko betebehar orokorrak betetzearekin batera, hain zuzen, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeak eta haren Erregelamenduak ezarritako betebeharrak.

69/2010 Foru Dekretuaren 3. artikuluan, urteko aitorpenen edukia zehazten baita bertan, bi aldaketa sartu dira.

Batetik, balio erantsiaren gaineko zergaren kudeaketa hobetzeko, formazko kargak handitu gabe, adierazten da aitorpenean sartzen diren datuak hiruhilekotan banandu behar direla.

Bestalde, egungo testua teknikoki hobetuz, argi eta garbi xedatzen da jasotzailearen identifikazio datuak azaldu behar ez diren eragiketengatik ez dela aitorpena aurkeztu beharrik. Horretarako, kontuan hartu beharko da fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoa (erregelamendu hori maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR