194/2008 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ekainaren 29an eman 227/2004 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Batasunaren barneko operatzaileen Erregistroa sortu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, ekainaren 29ko 227/2004 Foru Aginduaren bidez, Batasunaren barneko operatzaileen Erregistroa sortu zuen, Europar Batasunaren barneko eragiketak burutzen dituzten enpresaburu edo profesionalak egoki kontrolatzeko. Haien Identifikazio Fiskalerako Zenbakia orotariko arauei darraie, ES atzizkia aurretik jarrita, Identifikazio Fiskalerako Zenbakia arautzen duen uztailaren 31ko 182/1990 Foru Dekretuaren 2.4 eta 15. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Erregistro hori VIES sistema informatikoari erabat loturik dago. Horren bidez, jakin daiteke Europar Batasunaren barneko operatzaileren bat Europar Batasuneko estaturen bateko IFZ-BEZ baten bidez identifikaturik ote dagoen.

Europar Batasuneko estatu batzuetako ondasun entregek Balio Erantsiaren gaineko Zergan tributatu behar dute. Hori horrela, entrega horiek ondasunen jatorrizko estatuan salbuetsirik daude eta entrega horien ondoriozko erosketek ondasunen helmugako estatuan tributatzen dute.

Kontuan hartuz Europar Batasunaren barruko entrega bat salbue- tsitzat jotzeko betebeharretariko bat erosketak jatorria dueneko estatuko operatzailea IFZ-BEZ aktibo baten bidez identifikaturik egotea dela, Europar Batasunaren barneko operatzaileek interes berezia dute Batasunaren barneko operatzaileen Erregistroan inskribatzeko. Izan ere, bestela, Europar Batasunaren barneko entrega, hori egiten deneko jatorrizko estatuan, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren mendekotzat jotzen ahal baita, eta ez salbuetsitzat.

Igarri denez, Europar Batasunaren barneko eragiketetan Balio Erantsiaren gaineko Zergari modu askotan egiten zaio iruzurra, baina ezin da ukatu iruzur mota horren kontrako borrokaren eragingarritasun handiena pertsona edo entitate batzuei merkatuan parte hartzea eragozten zaienean lortzen dela. Helburu hori bakarrik aurreneurrien bidez lortzen ahal da. Batasunaren barneko operatzaileen Erregistroaren kontrol egokia berebiziko garrantziko aurreneurria da Balio Erantsiaren gaineko Zergari egiten zaion iruzurraren kontra borrokatzeko.

Batasunaren barneko operatzaileen Erregistroaren kudeaketan izaniko esperientzia dela-eta, komeni da haren arauak kontu batzuetan aldatzea:

  1. Ekainaren 30eko 79/2008 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat, erregistroan alta edo bajaren eskaera aurkezten denetik hiru hilabete pasatzean, espresuki ebazpenik jakinarazi gabe, eskera hori ukatutzat joko da. Foru dekretu horren bidez ekainaren 17ko 129/2002 Foru Dekretua aldatu zen, tributu arloko zenbait prozeduraren gehieneko epeak eta administrazioaren isiltasunak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR