158/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 8koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, dohaineko peritu-laguntza arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 473. artikuluak xedatzen duenez, beste administrazioetako funtzionarioek ere jardun ahal izango dute Justizia

Administrazioaren zerbitzuan, aldika edo modu iraunkorrean, zenbait jardueratan laguntzeko haien beharra izanez gero. Justizia Administrazioko funtzionarioei esleiturikoez bestelakoak izango dira jarduera horiek, ezagupen tekniko edo espezializatuak eskatzen dituztenak.

Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuak dohaineko peritu-laguntza arautzen du VI. kapituluan, eta erregulazioa Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearekin bat dator.

Urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6. artikuluaren 6. idatz-zatiak auzitegietan peritu gisa aritu behar diren profesionalen lehentasun-hurrenkera ezartzen du, eta jurisdikzio organoei atxikitako langile teknikoei ematen die lehentasuna edo, halakorik ez badago, Administrazio Publikoen menpeko funtzionario, erakunde edo zerbitzu teknikoei.

Salbuespenez, eta aurrekoetako bat ere ez badago, peritu pribatu izendatuen zerbitzuak kontratatuko dira. Peritu pribatuak prozesu-legeetan ezarritakoarekin bat izendatuko dira.

Kontuan izanik Nafarroan jurisdikzio organoei atxikitako langile teknikorik ez dagoela, foru agindu honen xedea da Nafarroan dohaineko peritu-laguntza antolatzea, martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretua garatuz; horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo haren menpeko langileak izendatzeko prozedura eta peritu pribatuei ordaintzeko sistema ezartzen dira.

Gaur egun Nafarroan dohaineko peritu-jarduera pribatua da, eta jurisdikzio organoek prozesu-legeekin bat izendatzen dituzten profesionalek jarduten dute. Kasu horretan, peritu-froga egin aurretik haren kostu ekonomikoaren gaineko aurreikuspena aurkezteko betebeharra ezartzen du oraingo arauak. Aurreikuspena automatikoki onetsiko da 15 eguneko epean organo eskudunak eragozpenik jartzen ez badu, baina arauak ez du irizpiderik ezartzen eragozpenei dagokienez. Izan ere, foru agindu honek egoera hori zuzendu nahi du gardentasuna eta segurtasun juridikoa handitzeko.

Irizpide horiek finkatzeko, zenbait aldagai hartu dira kontuan: irizpenaren xedea, prestatzeko behar den denbora, kostua orduko eta, batez ere, betetzen den eginkizun soziala.

Horrela, diru konpentsaziorako moduluak eta oinarriak ezartzen dira peritu gisa modu pribatuan aritzen direnentzat, irizpenaren xedearekin eta betetzen duten eginkizun sozialarekin bat datozenak. Izan ere, eginkizun hori eta doako laguntza juridikoan aritzen diren abokatu profesionalek betetakoa berdintsuak dira.

Bestetik, gastu publikoa arrazionalizatzeko irizpideak hartu dira kontuan, bai eta giza eta diru baliabideen kudeaketan eraginkortasun eta efizientzia handiagoak ere.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren azken xedapenetako hirugarrenean ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

  2. Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua garatzea; horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak peritu izendatzeko epaitegi eta auzitegiekin izan behar den elkarlana arautzen du.

  3. Orobat, dohaineko peritu-laguntzaren zerbitzu-sariak eta haiek ordaintzeko prozedura ezartzen ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak laguntzaren kostuak bere gain hartu behar dituen kasuetarako.

  4. artikulua. Prestazioaren edukia.

  5. Dohaineko peritu-laguntzan perituek aholkua eta irizpena ematen dituzte prozeduretan, organo judizialak (ofizioz), fiskaltzak edo doako laguntza juridikorako eskubidearen alderdi titularrak edo kaudimengabe deklaratutako alderdiak hala eskatzen badute.

  6. Dohaineko peritu-laguntza, ahal bada, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko funtzionario, erakunde edo zerbitzu teknikoek emanen dute.

  7. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko perituak izendatzeko prozedura.

  8. Organo judizialak justizia arloko eskumenak dituen departamentuari eskatuko dio peritu bat izenda dezala. Horretarako, foru agindu honen I. eranskineko eredua (peritua eskatzeko eredua), behar bezala betea, bidaliko dio.

  9. Eskaera jaso ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko departamentu, erakunde edo zerbitzu tekniko egokiari (hau da, peritu-frogarako behar diren ezagutzak dituzten langileak dituenari) igorriko zaio, izendapen-proposamena egin dezan.

  10. Izendatutako pertsona identifikatzeko eta berarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR