322/1996 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, 1996ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi eta likidatzeko kontabilitateko aplikazioen arau erregulatzaileak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 108. artikuluaren arabera, kontabilitate publikoaren antolaketa Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren esku dagoela ezarri zen. Bestalde, lege horren 109.b artikuluak erregelamenduzko ahalmenaren erabilera bultzatzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuari dagokiola adierazten du, kontabilitate publikoari dagozkion kontuen egitura, justifikazio, tramitazio eta ematea eta beste agiriak zehazterakoan. Ondorioz, beharrezkoa da, aurreko urteetan bezala, 1996ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontuen itxiera erregulatuko duten arau egokiak onestea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.-Kontabilitateko aplikazioen arau erregulatzaileak onestea, Foru Agindu honen Eraskinean ageri diren 1996ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokor eta Balantze Kontuen itxiera eta likidaziokoak, alegia.

Bigarrena.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 28. artikuluari jarraikiz, aipatu ekitaldiaren itxiera data 1996ko abenduaren 31 da, eta beroni egotziko zaizkio ekitaldian likidatutako eskubideak, beren kontu-aldia eta ekitaldi bukaera arte onartutako obligazioak edozein izanik, ekitaldi honen barruan egindako gastuak diren bitartean.

Hirugarrena.-Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu eta erakunde autonomo ezberdinek behar diren jarraibideak eman ditzatela, Foru Agindu honetan xedatutakoa burutu eta betetzeko, hornitzaile, esleipen-hartzaile edo onuradunengandik faktura eta ziurtagiri edo antzeko dokumentuak azkar aurkez ditzaten lortuz, ordainketa horiek 1996ko aurrekontuaren kargura aipatu datetan edo gerakinetan kontabilizatuz tramitatu ahal izateko.

Laugarrena.-Foru Agindu hau eta bere Eraskina departamentu eta erakunde autonomoetako idazkaritza teknikoetara igorri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen agintzea, denen jakinbide eta aplikaziorako.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren bostean.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, José María Aracama Yoldi.

ERASKINA

Xedea

Arau hauen xedea 1996ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi eta likidatzeko jarraitu beharreko erregelak zehaztea da.

Edukia

1. Gastuen Aurrekontua.

1.1. Obligazioak kontabilizatzeko epeak.

1.2. Aurrekontuko aldaketak tramitatzeko epea.

1.3. Obra espedienteak eta dirulaguntzak tramitatzeko epea.

1.4. Langileengatiko gastuak, ez-aldizkako kontzeptuena.

1.5. 1996ko gastuen gerakinak.

1.6. Justifikatu beharreko fondo libratuak.

2. Dirusarreren aurrekontua.

2.1. Dirusarreren esleipena.

2.2. Formalizatzeagatik datozen dirusarrerak.

3. Balantze Kontuak.

3.1. Ibilgetu materiala (20. azpimultzoko kontuak)

3.2. Finantza-ibilgetua (25, 26 eta 27. azpimultzoko kontuak)

3.3. Izakinak (3. multzoko kontuak)

3.4. 1996 baino lehenagoko gerakinengatik dauden hartzekodunak (402X kontuak)

3.5. Agindutako ordainketengatik dauden zordunak (410 eta 411. kontuak)

3.6. Aitortutako eskubideengatik dauden zordunak (4311 kontuak)

3.7. Bestelako zordunak (4400 kontuak)

3.8. Jasotako fidantzak (5200 kontuak)

3.9. Eratutako fidantza eta gordailuak (54 kontuak)

3.10. Aplikatzeko dauden diru-bidalketak (5550 kontuak)

3.11. Aplikatzeko dauden kobrantzak (5552 eta 5554 kontuak)

3.12. Formalizatu beharreko eragiketak (5560, 5561, 5562, 5580 eta 5590 kontuak)

3.13. Aurrekontukoak ez diren zordunak (5610 eta 5620 kontuak)

3.14. Formalizatze kontuak (5890 kontuak)

3.15. Finantza-kontu iragankorrak

4. Azken oharrak.

1. GASTUEN AURREKONTUA

1.1. Obligazioak kontabilizatzeko epeak.

Urtarrilaren 20a arte gaitu da, azken eguntzat hori hartuta, kontuhartzailetza delegatuetan obligazioen aitorpenari buruzko agiri guztiak, gerakinak barne, aurkezteko.

Bestalde, urtarrilaren 31rako egon beharko dute kontabilizatuta gerakinek eta, oro har, itxierari buruzko eragiketa guztiek, Kontuhartzailetzaren adostasun jarduketa barne.

Ondorioz, 1997ko urtarrilaren 31tik aitzina, 1996. urtean egindako gastuak ordaintzeko agindua ematen ahalko da, soil-soilik, baldin eta obligazioaren aitorpena data horren aurretik kontabilizatu bada.

1.2. Aurrekontuko aldaketak tramitatzeko epea.

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak onetsi behar baditu aurrekontu aldaketen espedienteak, edo Gobernuari proposatu behar badizkio, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzura igorri ahalko dira abenduaren 20a baino lehen.

1.3. Obra espedienteak eta dirulaguntzak tramitatzeko epea.

Abenduaren 20tik aitzina ezin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR