18/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, fitxategi informatizatu bat (LOPD) sortzen duena Bakedaoko Natur Erreserban eta Harreralekuan (Urederraren iturburua) sartzeko edukiera mugatuko aplikazioari loturik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 52. artikuluan xedatzen duenez, titulartasun publikoko fitxategiak xedapen orokorren edo erabakien bidez sortu behar dira eta horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dira; 53. artikuluak, berriz, berariazko legeria betetzeko agintzen du, autonomia erkidegoen esku dauden fitxategiei dagokienez. Fitxategia sortzeko xedapen edo erabakiak izan behar duen edukia erregelamendu beraren 54. artikuluan azaltzen da.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak arautzen ditu. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du, fitxategien ezaugarriak aldatzeko, baita fitxategiak sortu eta kentzeko ere, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik dagoen, hango kontseilariaren foru agindua beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 44. artikuluak dio administrazio espedienteak tramitatzean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar direla lagungarri gisa, betiere bermeak errespetatuz eta antolamendu juridikoak kasu bakoitzerako aurreikusten dituen baldintzak betez.

Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzuak “Urederra ibaiaren iturburuaren natur erreserba-Bakedaoko harreralekuko sarrera mugatuko eskatzaileak” izeneko fitxategi bat sortu beharrari buruzko txostena egin du, hartan behar bezala jaso eta trata daitezen ingurumen babesa duen baliabide turistiko garrantzitsu hau bisitatzeko erreserba www.turismo.navarra.es web orrialdearen bidez egiten dutenen datuak.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. “Urederra ibaiaren iturburuaren natur erreserba-Bakedaoko harreralekuko sarrera mugatuko eskatzaileak” izeneko fitxategi informatizatua sortzea, ondoren azaltzen den moduan:

    1. Helburua eta erabilera aurreikusiak: aipatu eremua bisitatzeko erreserba eskatzen dutenei buruzko informazioa jasoko duen datu-basea sortzea.

      Noizbait ere, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak berak datuak erabiliko ditu, barne erabilerako argitalpenak eta azterketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR