501/2009 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, baimenak emateko salbuespeneko araubidea ezartzen duena, sua larreetan eta oihaneko lanetan erabiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak eta otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak, aurrekoa aldatzen duenak, mendietan eta oihan lurretan sua erabiltzea debekatzen du.

Hala ere, otsailaren 21eko 3/2007 Legearen 40.3 artikuluak ezartzen du, salbuespen gisa, suaren erabilera baimendu daitekeela oihana kudeatzeko tresna gisa, haren ordez beste bitartekorik erabiltzerik ez dagoenean.

Foru agindu honen bidez, baimenak emateko araubidea ezartzen da, sua larreetan eta oihaneko lanetan erabiltzeko.

Gaur egun ere sua erabiltzen da larreak hobetzeko, landa eremuko toki askotan oso erroturik dagoen ohitura baita, baina beste alternatiba batzuk sustatzen dira, hala nola garbiketa mekanikoa.

Azken horiek errotu artean, bidezkoa da larreak hobetzearren sua erabili aurretik baimenak emateko araubidea ezartzea, ezbairik gabe, oihaneko suteak sortzeko arriskua gutxitzeko baliagarri izanen baita.

Bestalde, zenbait oihan lanetan beharrezkoa da hondakinak erreta suntsitzea, ezinezkoa baita modu zentzuzkoan beste baliabiderik erabiltzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Larre naturalak hobetzeko tratamendu gisa eta hainbat oihan lanetan sua erabiltzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak salbuespeneko araubidea baliatuko du baimenak emateko, prozedura honen arabera:

    1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztuko da eskaera eta han egiaztatuko da suaren ordez beste baliabiderik erabiltzea ezinezkoa dela; horrekin batera, larreak hobetzeko izanez gero, erre beharreko gunearen abeltzaintza karga zein den adieraziko da. Eskaera egiteko inprimakia Oihanak Kudeatzeko Ataleko bulego nagusietan (Armada etorbideko 2an), edo eskualdeko bulegoetan eskuratzen ahalko da. Eskabideari katastroko planoaren fotokopia erantsi beharko zaio, erre nahi den finka ongi zehaztuta gera dadin. Eskatzailea nahitaez pertsona fisikoa izanen da eta izena, deiturak, helbidea eta NAN zenbakia argi eta garbi agertuko dira eskabidean.

    2. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko martxoaren 12an bukatuko da.

    3. Baimena ematen bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak jakinaraziko die interesdunari, kasuan kasuko udalari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko basozainei, Foruzaingoari eta SOS Nafarroa-Nafarroako Larrialdietako Agentziari eta Guardia Zibilaren Komandantziari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR