FORU AGINDUA, 2002ko irailaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, ofizioz nekazaritzako azpiegituretan esku hartzen duena. Jarduketa horren xedea Faltzesko udal mugapeko lurzatiak berrantolatzea eta ureztaketa-sistema tradizionala berritzea da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak xedatzen duenez, azpiegituren arloan, lurzati berrantolamendua funtsezkoa da eta berrantolamendu hori ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanarekin batera egin behar da, izapidaketa horrekin juridikoki koordinaturik, baita bide eta saneamendu sareak berritu, gaurkotu eta egiteko obrekin ere. Haren lehenengo helburua ustiategiak eta, hala bada, ureztaketa lurrak osatzea da, ingurumen, nekazaritza, ekonomia eta gizartearen aldetik bideragarriak direnak.

Halaber, Foru Lege horrek xedatzen du nekazaritzako azpiegiturei buruzko jarduketa Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak foru agindua emanda hasiko dela. Jarduketa hori ofizioz egin daiteke, orotariko interesa, presa eta partikularzki gizarte eta ekonomiako gorabeherak direla-eta, lurren zatiketagatik eta azpiegitura ezagatik, eskualdeko nekazaritzaren iraupenerako eragozpena izan badaiteke.

Faltzesko mugapeko eremu bat gorabehera horietan dago. Horregatik beharrezkoa da nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea, lurzatiak berrantolatuz eta horrekin batera ureztaketa lur bihurtuz.

Horregatik, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 6. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Ofizioz nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea, Faltzesko mugapeko lurzatiak berrantolatu eta ureztaketa sistema berritzeko.

  2. Nekazaritzako Egituren Zerbitzuari esku ematea eskualde horretan burutu asmo den oinarrizko proiektua prestatzeko.

  3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak espresuki baimena eman beharko du landaketa berriak egin, alor iraunkorrak sortu, bertan eraiki edo eskualdeko geroko egituretan eragina izan dezakeen beste edozein ekintza egiteko.

  4. Jabeei eta nekazariei oroitaraztea Nafarroako ohiko nekazari-lan egokien arabera landu beharko dituztela lurrak. Ezin izanen dute obrarik desegin, zuhaitzik edo zuhaixkarik bota edo erre, alor iraunkorrik kendu, lurra elkortu, ez eta lurzatien balioa txikiagotzen duen ekintzarik egin ere.

  5. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR