79/2009 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari atxikitako lan-kontratupeko aldizkako langile finkoek lanaldi osoa eskuratzeko aukera arautzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 16. artikuluan ezartzen da Nafarroako Gobernuak epe bat ezarriko duela 2009ko laugarren hiruhilekoan, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Kanpainarako Zerbitzuari eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari atxikitako aldizkako langile finkoek aukera izan dezaten beren lanpostua urteko lanaldi osoko gisa finkatzeko behin-betiko.

Aipatutako legezko xedapen hori betetzeko, bidezkoa da foru dekretu hau onestea. Honen bidez aipatutako epea arautzen da, eta baldintzak ezarri dira sartzeko, mantentzeko eta, bereziki, eginkizunak zerbitzuaren beharretara egokitzeko, baita ondorioetarako data ezartzeko ere, betiere arestian aipatutako 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2009ko azaroaren 9ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen helburua da epe bat ezartzea Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari atxikitako lan-kontratupeko aldizkako langile finkoek aukera izan dezaten lanaldi osoa eskuratzeko, kontuan harturik 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoa, eta hori aplikatuz.

  2. artikulua. Aukera hori erabiltzeko epea eta modua.

  3. Hamabost egun naturaleko epean erabili beharko da aurreko artikuluan aipatzen den aukera, foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

  4. Ondorio horietarako, interesdunek dagokion eskabidea aurkeztuko dute, foru dekretu honen eranskineko ereduarekin bat, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren erregistroko gainerako bulegoetako edozeinetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetatik edozein erabiliz.

  5. artikulua. Eskaeraren gaineko ebazpena.

    Epea bukaturik, Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratupeko langile finko gisa sartuko dira aukera hori adierazi dutenak, 2009ko abenduaren 31ko ondorioekin, betiere 2009ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR