140/2009 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren autolikidaziorako 576 eredua eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziko zerga onurak eskatzeko 05 eredua onetsi, eta horiek Internet bidez aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak irailaren 19an emaniko 172/2000 Foru Aginduak, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergari dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onetsi, eta haiek kudeatzeko arauak ezartzen dituenak, "Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia. Aitorpen-Likidazioa" izeneko 565 eredua onetsi zuen.

Zergak Harmonizatzeko urtarrilaren 14ko 1/2008 Legegintzako Foru Dekretuak Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea aldatu zuen. Foru dekretu horrek ezarri zuenez, garraiobideen zerga-karga zehazteko irizpidea isurtzen duten CO2 kopurua izanen da. Zehazki, zerga-tasak zehazteko, CO2 isurketa ofizialak eta garraiobide bakoitza dagoen epigrafea kontuan hartuko dira.

Zergak Harmonizatzeari buruzko urtarrilaren 14ko 1/2008 Legegintzako Foru Dekretu horrek, halaber, Zerga Bereziei buruzko Foru Legearen 42. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan arautzen diren zerga loturarik gabeko kasuak aldatzen ditu, baita 48.2 artikulua ere; kasu horretan hauxe ezartzen du: Zerga Administrazioak autolikidazioa ikus-onetsi beharko du organo eskudunaren aurrean behin betiko matrikulatu baino lehen. Dena dela, adierazten du ikus-onespen hori behin-behinean ematen ahalko dela, zenbatekoa edo balioa aldez aurretik egiaztatu gabe, autolikidazioa aurkezteko unean. Hain zuzen ere, autolikidazioa egiteko kode elektroniko bat ematen ahalko da.

Zerga honen kudeaketa lege aldaketa horietara egokitzeko helburuz, foru agindu honen bitartez onetsiko dira Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziaren autolikidaziorako 576 eredua eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziko zerga onurak eskatzeko 05 eredua, lehengo 565 eredua ordezten dutenak.

05 ereduari dagokionez, lehenengoz, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen a), b), c), d), f), i) eta k) letretan aurreikusita dauden salbuespenen kasuetan erabiliko da. Aipatu foru legearen 43.1 artikuluko e) eta l) letretan aurreikusita dauden salbuespenetako bat eskatzen duten subjektu pasiboek ere erabiliko dute. Eta azkenik, lege testu horren 43.4 artikuluak aipatzen duen zerga-oinarriaren murrizketa baliatzen duten subjektu pasiboek ere. Gainerako kasuetarako, 576 eredua erabiliko da.

576 eta 05 ereduak orokorrean baliabide telematikoak (Internet) erabiliz aurkeztu beharko dira, foru agindu honetan berariaz adierazita dauden kasuetan izan ezik. Eredu horiek inoren ordezkari gisa ere aurkezten ahalko dira, aitorpenak hirugarrenen izenean telematika bidez aurkezteko kanpoko lankidetzarako ituna onesten duen ekainaren 2ko 169/2005 Foru Aginduan xedatuta dagoenaren arabera.

Aitorpenen edo sartu beharreko autolikidazioen kasuan 576 eta 05 ereduak aurrez ordaintzekoak direla kontuan hartuta, aitorpena aurkeztu ahal izateko aurrez ordainketa hori tramitatu eta egiaztatu beharko da.

Benetan ordaindu dela egiaztatzeko bitarteko hau aukeratu da: Nafarroako Zerga Ogasuneko ordainketa telematikoko sistemari atxikitako finantza entitateen artean diru sarrera zeinetan egin den, entitate horretako sistema informatikoak automatikoki sortutako kode bat (Erreferentzia Zenbaki Osoa). Azpiegitura kriptografikoan oinarritutako sistema hori egiazkoa, segurua eta arina da, eta finantza entitateek sarritan erabiltzen dute. Nafarroako Zerga Ogasunaren asmoa Foru Komunitatean diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duten finantza entitate guztiak ordainketa telematikoen sistemari atxiki dakizkiola da; hain zuzen ere, sistema hori aspalditik erabiltzen da beren aplikazio telematikoen artean. Horrela, tributudunak edo bere ordezkariak, ogasunaren edo bankuen bulegoetara joan behar izan gabe, izapide guztiak Nafarroako Zerga Ogasunak bere esku jartzen dituen web zerbitzuen bitartez egin ditzake.

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun finantza entitate guztiak ez daudela Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoko sistema horri atxikita, ordainketaren izapidea eta ordainketaren egiaztapena errazteko, Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko bigarren modalitate bat gaituko da: aitorpenaren behin betiko zirriborroa Nafarroako Zerga Ogasunaren web zerbitzuetan gordetzea, egin beharreko ordainketaren datuak eskuratzea eta finantza entitateak bere bezeroen eskura jartzen duen sistemaren bidez (bertaratuz edo entitatearen web zerbitzuen bidez), zergaren ordainketa eta Erreferentzia Zenbaki Osoa tramitatzea. Zenbaki hori lortu ondoren, Nafarroako Zerga Ogasunaren aplikazio informatikoari esker zirriborroa berreskuratzen, Erreferentzia Zenbaki Osorako atala betetzen eta aitorpena aurkezten ahal da.

Foru agindu hau benetan betetzeari dagokionez, eta tributudunentzat paperezko formatuko ereduetatik izapide telematikora aldatzea errazago egiteko helburuz, 2009ko abenduaren 31ra arteko epea aurreikusi da. Epe horretan, bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR