4020/1998 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 'N-1 autobia, 395 k.p.tik 397 k.p.ra' eta 'N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 397 k.p.tik 402 k.p.ra' egiteko proiektuen jendaurreko aldiak ebatzi eta behin betikoz onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Bide Zerbitzuak jakinarazi du Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 21ean emandako 2656/1998 Foru Aginduaren bidez, "N-1 autobia egitea, 395 k.p.tik 397 k.p.ra" proiektua teknikoki onetsi eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko epea ireki zela.

Informazio hori 1998ko abuztuaren 12ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 21ean emandako 2656/1998 Foru Aginduaren bidez, "N-1 autobia, Altsasu-Gipuzkoako muga, 397 k.p.tik 402 k.p.ra" proiektua teknikoki onetsi eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko epea ireki zen.

Informazio hori 1998ko abuztuaren 19ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Bide Zerbitzuaren ustez, hain hurbilak dira bi proiektuak, hala lekuari nola jendaurrean egoteko epeari dagokionez, non proiektu bakartzat hartzen ahal diren eta, gainera, hartutako alegazioak, kasu batzuetan, biei dagozkie eta, beste batzuetan, zaila da bietako bati atxikitzea. Hori horrela, bidezko da jendaurrean egoteko bi epeetan aurkeztutako alegazio guztiei batera erantzutea.

Hona hemen hartutako alegazioak:

  1. alegazioa.-Mercedes Miguel Zufiaurre andrea

    Alegatzen du: Altsasutik N-Iera sartzeko adarra, Etxegarate aldera joateko, bere etxetik hurbil pasatzen dela eta, oinezkoentzako arrisku bat eransteaz gain, gaur egun duen aparkalekua txikitzen duela.

    Erantzuna: Proiektuan aurreikusitako adarra gaur egun dagoen adarra da eta Altsasu herriaren eta N-I errepidearen arteko lotunea da.

    Beraz, proiektu horrek ez du gaurko egoera ezertan aldatzen; bakar-bakarrik, bidearen eta eraikinetako aparkalekuen artean egun dagoen kota-desberdintasuna ez handitzearren, aurretik fresaketa bat eginen da, alde horretara sartzeko bidea ez mozten ahalegintzeko.

  2. alegazioa.-Gixane Andueza Goikoetxea andrea

    Alegatzen du: haintzat har dadin Zuntaipe auzotik Altsasura oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko aukera.

    Erantzuna: oinezkoentzako pasabide hori egun jendaurrean dagoen proiektuan ageri ez bada ere, jarduketa hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan gaur egun erredaktatzen ari den beste proiektu baten barrenean dago eta, lan nagusiaren aurretik hasi eta bukatuko da. Bestalde, Altsasutik gertuen dagoen lotunearen goiko pasabideak espaloiak izanen ditu eta, beraz, alde batetik bestera oinez pasatzeko bigarren bidea izanen da.

  3. alegazioa.-Felix Aguirrebengoa Echeverria jauna.

    Alegatzen du: Jendaurrean dagoen trazadura berria oso hurbil dagoenez gero, untxiak hazteko duen granjaren ustiapena bertan behera utziko litzateke eta, beraz, proposatutako trazadura lekuz aldatzeko eskatzen du gutxienez 100 metro urrunago, kalte hori gerta ez dadin.

    Erantzuna: proiektu bat onura publikokotzat deklaratzeak berekin dakar, beste batzuen artean, interes partikularrak interes orokorrei egokitzeko beharra.

    Ezaugarri geometrikoak eta trazaduraren ezaugarriak dira (azpiegitura baten segurtasuna eta funtzionalitatea bermatzen baitituzte) trazadura bat edo beste bat hartzeko aurrenik kontuan hartu beharreko parametroak, eta ez hirugarrenei sortzen ahal dizkien eraginak.

    Horrek ez dio kentzen Administrazioari eragin zuzenagatik, ondasunen okupazioagatik, ondarearen balorea galtzeagatik, irabaziak kentzeagatik edo jarduera galdu edo baliogabetzeagatik ukitutako ondasunen balorazio zuzena egiteko obligazioa.

    Jendaurrean dagoen trazadurak, Hautabideen Azterlanaren barruan dagoenak, Altsasuko Udalaren onespena eta Ingurugiro Departamentuaren adostasun txostena ditu, eta alegazioan eskatutako trazadura-aldaketa eginen balitz, alde batetik, ezaugarri geometrikoak okerragotuko lirateke eta, bestetik, beste alegazio batzuk aurkez litzaketen hirugarrenen ondasunak ukituko lirateke.

    Beraz, ez da bidezkotzat jotzen jendaurrean dagoen trazadura aldatzea; behar izanez gero, desjabetutako ondasunei edota ukitutako ondasunen balioa galtzeari dagozkien kalteordaina kudeatuko da.

  4. alegazioa.-Elias Gambra Garabieta jauna

    Alegatzen du: Jendaurrean dagoen proiektuak ukitutako bere ondasunen ezaugarriak, erabilerak, barne azpiegiturak, itxierak, balorazioa etab. definitzerakoan, datu batzuk aipatu gabe gelditu direla eta beste batzuk zehaztu gabe eta hori bere interesen kaltetan izan dela; gainera, alegazio egileak sortutako ingurune baten suntsidura ekartzen du.

    Erantzuna: proiektu bat onura publikokotzat deklaratzeak berekin dakar, beste batzuen artean, interes partikularrak interes orokorrei egokitzeko beharra.

    Ezaugarri geometrikoak eta trazaduraren ezaugarriak dira (azpiegitura baten segurtasuna eta funtzionalitatea bermatzen baitituzte) trazadura bat edo beste bat hartzeko aurrenik kontuan hartu beharreko parametroak, eta ez hirugarrenei sortzen ahal dizkien eraginak.

    Horrek ez dio kentzen Administrazioari eragin zuzenagatik, ondasunen okuopazioagatik, ondarearen balorea galtzeagatik, irabaziak kentzeagatik edo jarduera galdu edo baliogabetzeagatik ukitutako ondasunen balorazio zuzena egiteko obligazioa.

    Jendaurrean dagoen trazadurak, Hautabideen Azterlanaren barruan dagoenak, Altsasuko Udalaren onespena eta Ingurugiro Departamentuaren adostasun txostena ditu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR