15/1997 FORU LEGEA, abenduaren 2koa, Iruñeko Udalari eman zitzaion aurrerakineko amortizazioen gerorapena onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, IRUÑEKO UDALARI EMAN ZITZAION AURRERAKINEKO AMORTIZAZIOEN GERORAPENA ONESTEN DUENA

ZIOEN ADIERAZPENA

1988ko otsailaren 25ean Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sinatu zuten Hitzarmenaren lehenengo klausulak honela dio:

"1988ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrek indarra hartu eta ondoko hamar eguneko epearen barruan, Nafarroako Gobernuak 3.500 milioiko aurrerakina emanen dio Iruñeko Udalari. Diru kopuru hori hamahiru urteko epean itzuli beharko da korriturik gabe. Gabealdia hiru urtekoa izanen da.

Iruñeko Udalak 1987ko abenduaren 31rainoko defizitak estaltzeko erabili beharko du aurrerakin hori (1.800 milioi pezeta epe ertain eta luzerako kredituak aldez aurretik amortizatzeko, 600 milioi pezeta epe laburrerako kredituak finantzatzeko eta gainerakoa hartzekodunei zorrak ordaintzeko)."

Hitzarmen horretan adierazitakoarekin bat etorriz, 1988ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 38. artikuluak ia hitzez hitz ematen du lehenengo klausula hartan ezarritakoa.

1988ko maiatzaren 19an harturiko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak agindu zuen 3.500 milioi pezeta ordain ziezazkioten Iruñeko Udalari, 1988ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, manu horretan adierazitako helburuetarako erabil zitzan. Horrez gainera, erabilera hori Hitzarmenaren babesean eratutako Batzorde Mistoaren aurrean egiaztatu beharra finkatu zen.

Aurrerakinaren xedea Iruñeko Udalaren finantza oreka lortzea zen. Hori helburu, egungo egoera ikusita, beharrezkoa da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR