73/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Bigarren Atzerri Hizkuntza Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera ematea baimentzeko prozedura arautzen duena Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxeetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 28ko 126/2014 Errege Dekretuak Lehen Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen du. 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak Lehen Hezkuntzaren curriculuma garatu du bere eskumen eremurako, dagokion foru dekretuaren bidez. Orobat, Lehen Hezkuntzako irakaskuntza berrien ezarpena eta ordutegia, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritakoak, arautzen dituen foru agindua prestatu da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak hura aldatu ondoren.

Bigarren Atzerri Hizkuntza emateko aukerak jarraitzen duenez, ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren baimena izan behar dute, Lehen Hezkuntzako irakaskuntza berrien ezarpena eta ordutegia arautzen dituen foru aginduak ezarri bezala.

Adierazitakoaren ondorioz, bidezko da Bigarren Atzerri Hizkuntza Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera emateko baimenaren prozedura arautzea Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxeetan.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Bigarren Atzerri Hizkuntza Lehen Hezkuntzako laugarren mailatik aurrera emateko baimenaren prozedura arautzea du xede foru agindu honek, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publikoetan, pribatuetan eta pribatu itunduetan.

  2. artikulua. Eskaeraren prozedura.

  3. Baimen hau eskatzeko, ezinbestekoa izanen da funts publikoekin sostengatzen diren ikastetxeek eta ikastetxe pribatuek behar adinako irakasle izatea, Hezkuntza Departamentuak eskatzen duen titulazio akademikoa dutela, indarreko araudian ezartzen den moduan.

  4. Klaustroak Bigarren Atzerri Hizkuntza emateko eskaera onetsi beharko du.

  5. Ikastetxeko zuzendariak apirilaren 1a baino lehen aurkeztu beharko du eskaera, eskabide orokor baten bidez, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, hura Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura igorrita.

  6. Ikastetxean Bigarren Atzerri Hizkuntza emateko eskaerari antolaketaren proposamena erantsi beharko zaio.

  7. artikulua. Baimena ematea.

  8. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak eskatuta, balorazio txosten bat eginen du ordutegiaren antolaketari eta Bigarren Atzerri Hizkuntza emateko ardura duten irakasleen titulazioaren egokitasunari buruz. Horretarako, laguntza eskatzen ahalko dio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari.

  9. Hezkuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR