297/2002 FORU AGINDUA, urriaren 29koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, azaroaren 2ko 205/1999 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez 190 eredua onetsi zen, honakoetan egindako konturako sarrera eta atxikipenen urteko laburpena egiteko: Laneko irabazien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga, zenbait jarduera enpresarial eta profesional, sariak eta zenbait errenta inputazio. Horrez gain, aurkezten ditu diseinu fisiko eta logikoak eredu horren barrengo orrien ordez ordenadorez zuzenean irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza, abeltzaintza eta basozaintzako jarduerak bildu eta zenbatespen objektiboaren araubidean jarduera bakoitzari dagokion etekin garbia errazkiago neurtzeko 190 ereduko 79-89 jasoerako azpi-klabeak aldatzen dira.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Azaroaren 2ko 205/1999 Foru Aginduko II. eranskineko 2. erregistro motako 79-80 posizioetako "H jasotze klaberako erabili beharreko azpi-klabeak" eremua aldatzea. Eduki hau izanen du:

H jasotze klabearentzako azpi-klabeak:

01: Haragitako zerrien eta hegaztien abeltzaintza.

Basozaintza, mozteko batez besteko epea 30 urtetik goitikoa bada.

02: 01 azpiklabeko abeltzaintza motako produktuak eraldatu, prestatu edo ekoizteko kasuetan.

03: Untxizaintza.

04: 03 azpiklabeko abeltzaintza motako produktuak eraldatu, prestatu edo ekoizteko kasuetan.

05: Gizakiek jateko labore, lekadun eta onddoen ekoizpena eta haragitako behien abeltzaintza.

Basozaintza, mozteko batez besteko epea 30 urtekoa edo hortik beheitikoa bada.

06: 05 azpiklabeko abeltzaintza eta nekazaritza motako produktuak eraldatu, prestatu edo ekoizteko kasuetan.

07: ardorako mahatsaren, fruitu lehorren, olio-landareen, zitrikoen eta olibondoko produktuen ekoizpena, eta txerramen, ume eta esnetarako behien eta esnetarako ardi eta ahuntzen abeltzaintza eta beste azpiklabe batzuetan espresuki aipatzen ez diren bestelako abeltzaintza motak.

08: 07 azpiklabeko abeltzaintza eta nekazaritza motako produktuak eraldatu, prestatu edo ekoizteko kasuetan.

09: Erro, tuberkulu, bazka, zitrikoak ez beste fruitu, barazki, tabako eta beste azpiklabe batzuetan espresuki aipatzen ez diren produktuen ekoizpena eta haragitako ardi eta ahuntzen abeltzaintza.

10: 09 azpiklabeko abeltzaintza eta nekazaritza motako produktuak eraldatu, prestatu edo ekoizteko kasuetan.

11: Ehungintzarako landereen eta jateko mahatsaren ekoizpena eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR