248/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, onarpen ofiziala duten astialdiko hezitzaileen eskoletako ekipamendu gastuei aurre egiteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortu, eta horren estatutuak onetsi ziren. Haren xede orokorra da herritar gazteen eskubideak babestea eta, horretarako, gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte hartzea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeetan zeharka jardutea. Estatutuetan, laguntza eta diru-laguntza programen kudeaketa Nafarroako Gazteriaren Institutuaren berezko eginkizun gisa ageri da. Kudeaketa horrek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorri beharko du.

Ekainaren 21eko 235/1999 Foru Dekretuak haur eta gazteen astialdiko eskolen onarpen ofiziala, eskola horien eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren arteko harremanak eta astialdiko hezitzaileen prestakuntza arautzen ditu.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak astialdiko heziketarekin zerikusia duten alderdi guztiak arautu eta koordinatzen ditu, eta astialdiko eskolen onarpen ofiziala eta horietan ematen den prestakuntzaren aitorpena egiten du. Horregatik, eta eskola horiek ematen duten prestakuntzaren kalitatea handitze aldera, beharrezkoa da deialdi hori egitea.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 9ko Erabakiaren bidez, baimena eman zuen onarpen ofiziala duten astialdiko hezitzaileen eskolek jarduteko behar dituzten oinarrizko baliabideez hornitzeko diru-laguntzen deialdia banakako ebaluazioko araubidean tramitatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

  1. Onarpen ofiziala duten astialdiko hezitzaileen eskoletarako diru-laguntzen deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean azaltzen diren oinarriei jarraikiz.

  2. Deialdiaren kostuari aurre egiteko 28.000 (hogeita zortzi mila) euroko gastua baimentzea, 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Toki entitateetako gazteentzako ekipamendua" izeneko 960001-96100- 7819-232100 kontu-sailaren kontura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baimena ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, horko Idazkaritza Nagusia Atalari, Plangintza eta Informazio Zerbitzuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, behar diren ondorioak izan ditzan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR