303/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 22koa, 'Asteraingo transformazio zentroa elikatzen duen 13.2 Kv-ko goi tentsioko linea elektrikoa aldatzeko proiektuko' lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako, presakoa dela deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zizurko Udalak, 2001eko uztailaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aipatu proiektua, eta hasiera eman zion lan horiek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari. Espedientea jendaurrean egoteko hamabost eguneko epea ezarri zen.

Jendaurrean egoteko epea amaiturik, Zizurko Udalak, 2001eko irailaren 6an egindako osoko bilkuran, proiektua behin betikoz onetsi zuen, eta erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presako deklaratzeko, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

Lanen garrantzia eta presa abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren ondorio dira, espresuki debekatzen baitu kirol zelaietan linea elektrikoen bide zorra jartzea. Beraz, futbol zelaia moldatzeko obrak urrian bukatzekoak direnez, aurreko artikuluak agindutakoari jarraikiz linea elektrikoa lehenbailehen aldatzen ez bada, ezin izanen da futbol zelaia erabili.

Nafarroako Gobernuak, Zizurko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR