1868/2002 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Industri zuzendari nagusiak emana, Tafalla eta Artaxoako mugapeetan 'E-04 posizioko adarra, Ecoenergía Integral, S.A.' izeneko gas naturaleko instalazio proiekturako administrazio baimena eman eta haren onura publikoa onartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2002-03-27an, Francisco Javier Lara Fornelino jaunak, Gas Natural SDG, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz (ordezkatzeko aski ahalmen duela egiaztaturik), eskatu zuen Tafalla eta Artaxoako mugapeetan "E-04 posizioko adarra, Ecoenergía Integral, S.A." izeneko gas naturaleko instalazio proiekturako administrazio baimena eta haren onura publikoa onar zedila. Lan hori zehaztuta dago Ignacio Marín de la Barcena Folache Meatzeetako ingeniari jaunak prestatutako proiektuan; Espainiako Meatzeetako Ingeniarien Elkargoen Kontseilu Nagusiak ikus-onetsitako proiektua da eta 2001-09-24ko 417/01 zenbakia du.

Instalazio proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Ecoenergía Integral, S.A. enpresarako adarra Calahorra-Iruña gasbideko adarretik abiatuko da, E-04 posiziotik irteten den tokitik, Tafallako mugapean, Lauzubia izeneko alderdian.

Trazadura, lehenengo 2.528 metroetan, Calahorra-Iruña gasbidearen parez pare dago; gero, ipar-ekialderantzat, Vaquero, La Aquitana eta Salobral alderdietatik pasatzen da, NA-132 (Lizarra-Tafalla) eta NA-6030 (Artaxoa-Tafalla) errepideekin gurutzatzen dela. Handik, ipar-mendebalderantz joz eta gasbidearen parez pare joan gabe jada, Calahorra-Iruña gasbide hori eta San Adrian-Iruña oliobidea gurutzatzen ditu eta Portillo del Sastre eta El Monte alderdietatik jarraitzen. Adarrak, mendebalderantz joz, NA-6030 errepidea gurutzatzen du berriz, La Lobera aldeko kilometro puntutik hurbil, eta handik, ipar-ekialderantz, Artaxoako bide zaharraren parez pare jartzen da Lagunilla alderaino, Tafallako eta Artaxoako udalerrien mugan, hirugarren mailako arkeologi aztarnategi bat saihestuz. Trazadurak ipar-ekialderantz segitzen du, Ecoenergía Integral, S.A. enpresak eginen dituen instalazioen eremuraino, auzo-bideak, alorrak eta Saragorria sakana gurutzatuz.

Adarraren 9.904 m.l.etatik 5.820 m.l. Tafallako mugapetik pasatzen dira eta 4.084 m.l. Artaxoakotik. Adarra altzairuzkoa izanen da, API 5L GrB, 8" DN eta 4 mm. lodi, eta lurpeko hodia babestuta egonen da fabrikan egindako plastikozko estaldura jarraituarekin; halaber, estaldura hotzean, obran egindakoa, zinta plastikoak eta zorro termorretraktilak erabiliz; babes katodikoa ere izanen du.

Hodia 15.000 Nm3/h-ko emaria izateko diseinatu da; diseinuko presioa 16 bar-ekoa eta tenperatura 15º C-koa.

Aurrekontua: milioi bat, berrehun eta berrogeita hemezortzi mila eta hirurogeita lau euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (1.258.064,69 euro).

Gas Natural SDG, S.A. administrazioaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR