230/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, oinarri arautzaileak ezartzen dituena arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako, eta 2009. urterako laguntzen deialdia onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluak 2006ko uztailaren 27an emandako Europako Arrantza Funtsari buruzko 1198/2006 EE Erregelamenduan zehazten da Batasunaren babes esparrua, garapen iraunkorra izan dezaten arrantza sektoreak, arrantza eremuek eta barne arrantzak. Horretaz gain, esparru bat eratzen du arrantza sektoreko eta akuikulturako esku-hartze egiturazkoak gauzatzeko, Europar Batasuneko estatu kideen lurraldean, eta zehazten du zenbateko parte-hartze finantzarioa izanen duten Batasunak (Europako Arrantza Funtsaren bidez), estatu kideak eta onuradun pribatuek.

Kontseiluak 2006ko uztailaren 27an emandako Europako Arrantza Funtsari buruzko 1198/2006 EE Erregelamenduan zenbait neurri jaso dira sustapenerako. Horien artetik, gogoan izanik sektoreak zer ezaugarri dituen Nafarroako Foru Komunitatean, badirudi bidezkoa dela arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeari eta merkaturatzeari buruzko neurriak hartzea, kontuan harturik, horretarako, Europako Batzordearen C(2007) 6615 Erabakiz 2007ko abenduaren 13an onetsitako 2007-2013 Eragiketa Programako edukia (erabaki horren bidez Europar Batasunak esku-hartzeko Europako Arrantza Funtsaren programa eragilea onetsi zen, Espainiarako, 2007-2013 programazioaldirako).

Neurri horrek barnean hartzen ditu Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoko jarraibideak, batez ere helburu estrategiko hauei buruzkoak: 21 "Ekoizteko baldintzak hobetzea, Nafarroako produktuak merkatuetan hobeki kokatzeko" eta 22 "Nafarroako produktuetarako negozio perspektibak eta baldintzak sortzea".

Orain, programan ezarritako laguntzak prestatu behar dira, zehaztutako helburuak eraginkortasunez lortzeko, eta sektoreko egoera eta arrantzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen dituzten enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Onestea arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako, bai eta 2009. urterako laguntzen deialdia ere.

  2. Foru Agindu hau 2009ko laguntzen deialdian aplikatzeak sortzen dituen gastuak honako hauen kargura eginen dira:

    -Nafarroako Gobernuaren ekarpenei dagokien zatia, 2009ko ekitaldian, "Nekazaritza industrializatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzak (NGP-LGENF)" izeneko 721000-72210-7701-413102 kontu-sailaren kargura, 490.000 euroko gastua baimenduta; eta 2010. eta 2011. urteetako ekitaldietan, aurrekoaren baliokidea den eta horretarako sortuko den kontu-sailaren kargura, 300.000 euro urte bakoitzeko.

    -Europako Arrantza Funtsaren ekarpenei dagokien zatia, 2009ko ekitaldian, "Europako Arrantza Funtsaren laguntzak" izeneko 721000-72210-7701-413103 kontu-sailaren kargura, 122.500 euroko gastua baimenduta; eta 2010. eta 2011. urteetako ekitaldietan, aurrekoaren baliokidea den eta horretarako sortuko den kontu-sailaren kargura, 75.000 euro urte bakoitzeko.

  3. Onuradunei 2009., 2010. eta 2011. urteetan ordainduko zaie, %45, %27,5 eta %27,5, hurrenez hurren, deusetan galarazi gabe hamalaugarren oinarrian ezarritakoa, ordainketak aurreratzeari nahiz atzeratzeari buruz, aurrekontuetan dagoen diruaren arabera.

  4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari igorria, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2009ko apirilaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. eranskina

    Oinarri arautzaileak, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako.

    Lehenbizikoa.-Xedea.

    Foru agindu honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Europako Arrantza Funtsari buruzko 1198/2006 EE Erregelamenduaren 34. eta 35. artikuluen esparruan (Kontseiluak 2006ko uztailaren 27an emana).

    Bigarrena.-Onuradunak.

    2.1 Karga finantzarioa bere gain hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak izanen dira foru agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak, baldin eta diru-laguntzaren xede diren inbertsio eta gastuen azkeneko arduradunak badira, bideragarritasun ekonomikoa frogatu dezaketen eta ezaugarri hauek betetzen dituzten enpresetan:

    1. Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE), Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emaniko 2003/361 EE Gomendioko definizioen arabera: lanean 250 lagun baino gutxiago dituzten enpresak eta urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez dutenak, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutena.

    2. Aurreko kategorian ez dauden enpresak, 750 langile baino gutxiago dituztenak edo negozio bolumena 200 milioi eurotik beherakoa dutenak.

    2.2 Laguntza ez zaie emanen krisian dauden enpresei, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasuneko jarraibideetan ezarritako definizioari jarraikiz.

    2.3 Enpresei ez zaie laguntza emanen baldin eta laguntzak berreskuratzeko prozedura baten xede badira edo izan badira, ekoizpen jarduera bat estatu kide batetik beste estatu kide batera eramatearen ondorioz.

    Hirugarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

  6. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak finantzatzera bideratuko dira foru agindu honetan jasotako laguntzak, betiere beren bideragarritasuna frogatzen bada, inbertsio plan baten barnean badaude eta arrantza sektoreko enplegu iraunkorra sustatzeko erabiltzen badira batez ere.

  7. Inbertsioek honako lorpen hauetakoren bat edo zenbait izanen dute helburu:

    1. Lan baldintzak hobetzea.

    2. Baldintza higienikoei eta osasun publikoko baldintzei edo produktuen kalitateari jarripena egitea eta hobetzea.

    3. Oso merkatu espezializatuetarako kalitate handiko produktuak ekoiztea.

    4. Ingurumenean izaten den eragin kaltegarria murriztea.

    5. Hobeki erabiltzea gutxi aprobetxatutako espezieak, azpiproduktuak eta hondakinak.

    6. Produktu berriak ekoiztea edo merkaturatzea, teknologia berriak aplikatzea edo produkziorako metodo berritzaileak garatzea.

    7. Funtsean tokiko lehorreratzeetatik eta akuikulturatik lortutako produktuak merkaturatzea.

    Laugarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

  8. Lokalak eraikitzera eta lurrak lortzera bideratutako inbertsioek ekarritako gastuek jasotzen ahalko dute diru-laguntza, baita eraldatzeko eta merkaturatzeko instalazioak handitzera, hornitzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioek ekarritako gastuek ere.

  9. Aurretik aipatutako jardueretako gastuei erantsiko zaizkie gastu orokorrak (esaterako arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien zerbitzu sariak, bideragarritasun azterlanak eta patenteak eta lizentziak lortzea), eta gehienez ere aurreko atalaren gastuen %12 izanen dira.

  10. Laguntza jaso ahal izateko gutxieneko inbertsioa 50.000 eurokoa izanen da.

    Bosgarrena.-Inbertsioen beharkizunak

    Laguntzak inbertsio hauetarako emanen dira:

    1. Nafarroan egindakoak.

    2. Enpresaren errendimendu globala hobetzen dutenak.

    3. Kasuan kasuko inbertsioari dagozkion Europar Batasuneko arauak betetzen dituztenak.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR