298/2001 FORU DEKRETUA, urriaren 15ekoa, arauak ematen dituena uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretua Nafarroan aplikatzeko. 909/2001 Errege Dekretuak legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko irizpide higieniko-sanitarioak ezarri zituen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretuak neurri higieniko-sanitarioak ezarri zituen Legionella transmititzeko arriskua duten instalazioetan kontrola egin eta legionelosiari aurrea hartzeko. Errege Dekretu hori oinarrizko arau gisa eman da, Konstituzioaren 149.1.16 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Errege Dekretuak, aurreneurriez eta tratamenduez gain, beste eginkizun batzuk ere ezarri zituen: dekretuaren aplikazioaren esparruaren barreneko instalazioetan egin behar diren osasun-ikuskapenak hain zuzen ere. Eta ezartzen du, bereziki, hoztorre eta lurruntze-kondentsadoreen titularrak behartuak daudela osasun administrazio eskudunari zenbait daturen berri emateko: zenbat diren, horien ezaugarri teknikoak, eta sisteman eragina duten aldaketak.

Errege Dekretu horretan aipatutako neurri eta eginkizunak Nafarroako Foru Komunitateko antolamenduzko egiturari egokitzeko premiak Foru Dekretu hau beharrezkoa dela erakusten du.

Bestetik, neurri hauek hartzekotan, urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretua aldatu behar da aurretik (Plagiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren inskripzio eta funtzionamendua, Plagizida Arriskutsuei buruzko Mugimenduen Liburu Ofiziala arautzen duen arautegiaren aplikazioa eta Nafarroako Foru Komunitatean plagizidak erabiltzeko trebetasuna lortzeko ikastaroak eta agiria erregulatzen dituen Foru Dekretua).

Hori horrela, Osasun kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urriaren hamabostean egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Instalazioen zentsua.

  2. Legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko irizpide higieniko-sanitarioak ezarri zituen uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretuari jarraikiz egin beharreko aurreneurrien ikuskapen eta kontrol-neurriak erraztearren, Osasun Publikoaren Institutuan zentsu zentralizatu bat sortzea erabaki da. Zentsu horretan Nafarroako Foru Komunitatean dauden hoztorre eta lurruntze-kondentsadoreak erregistratuko dira, titularrek berek deklaraturik.

  3. Hoztorre eta lurruntze-kondentsadoreen titularrak behartuak daude Osasun Publikoaren Institutuko zentsuari zenbait diren eta nolako ezaugarri teknikoak dituzten jakinaraztera, uztailaren 27ko 909/2001 Errege Dekretuan ezarritako epe eta baldintzetan, Foru Dekretu honetako Eranskinean zehaztutako ereduaren arabera.

  4. artikulua. Osasun ikuskapena.

  5. Osasun ikuskapena, legionelosiaren prebentzioari eta kontrolari dagokienez, Osasun Zuzendaritza Nagusiaren Osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR