23/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 10ekoa, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduak, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez onetsiak, Nafarroako zerga antolamenduari erantsi zizkion fakturazio arloan balio erantsiaren gaineko zergari buruz seigarren zuzentarauan ezarritako arauak, baldintzak eta gainerako araubide juridikoa, Kontseiluaren 2001eko abenduaren 20ko 2001/115/EE Zuzentaraua onestearekin seigarren horretan egindako aldaketen ondorioz.

Kontseiluaren 2006ko azaroaren 28ko 2006/112/EE Zuzentarauak, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzkoak, 2007ko urtarrilaren 1etik ordeztu zuen Kontseiluaren 1977ko maiatzaren 17ko 77/388/EEE Zuzentaraua, estatu kideen legerien harmonizazioaren arloan, negozioen bolumenari buruzko zergei - balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari dagokienez (zerga-oinarri uniformea - seigarren zuzentaraua).

Estatu kideen legerien arteko aldeek eta Europar Batasuneko zuzentarauak erregulatzen ez dituen zenbait hutsune izateak eraman dute 2010eko uztailaren 13ko 2010/45/EB Zuzentaraua, balio erantsiaren gaineko zergaren sistema komunari buruzkoa, 2006/112/EE Zuzentaraua aldatzen duena, onestera, fakturazio arauei dagokienez, eta hori da estatu kideen barne antolamendu juridikora eraman behar dena 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Barne merkatuaren funtzionamendu egokia bermatzeaz gain, subjektu pasiboen zama administratiboak murriztea, paperezko fakturen eta faktura elektronikoen tratu berdintasuna bermatzea, transakzio ekonomikoak erraztea eta eragile ekonomikoen segurtasun ekonomikoan laguntzea dira bilatzen dituen helburu nagusiak, arloko araudia aplikatzen denean.

Foru dekretu honek helburu horiei erantzuten die, 2010/45/EB Zuzentarauak fakturazio arloan egindako aldaketak jaso baititu bere artikulu bakarrean, esparru horretako betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsita.

  1. artikuluan onetsi den erregelamenduaz gain, foru dekretuak baditu beste artikulu bat, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bakar bat eta azken xedapen bakar bat.

  2. artikuluak ezarri du Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari dagokiola entitate laguntzaileen jokatzeko eraren baldintzak zehaztea bidaiari araubideko balio erantsiaren gaineko zerga itzultzeko, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 63.3 artikuluan ezarritakoa betetzearren.

    Xedapen iragankor bakarrak orain indargabetu duen erregelamenduan xedatutakoaren babesean eta fakturak egitea, gastuen justifikazioa eta kenkariak arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuan emandako hainbat baimenetarako araubide iragankorra erregulatzen du.

    Xedapen indargabetzaile bakarraren bidez, 205/2004 Foru Dekretuak onetsitako erregelamendua indargabetu da, baita aipatu foru dekretuaren xedapen iragankor bakarra ere. Orobat, orokorrean indargabetu dira arauzko erregulazio berriaren aurka dauden maila bereko edo gutxiagoko arau guztiak.

    Azken xedapen bakarrak foru dekretuak indarra noiz hartuko duen ezartzea du xede.

  3. artikuluan onetsi den erregelamenduari dagokionez, indargabetu den erregelamenduaren sistematika berari jarraitu zaio, hau da, atariko titulu bat, I. titulua, balio erantsiaren gaineko zergaren betebeharretarako, eta II. titulua, beste esparru batzuetako fakturazio betebeharretarako, non berariaz ezarri baita I. tituluko xedapenak zergei, orain indargabetu den erregelamenduak xedatzen zuen bezala, eta edozein diru-laguntza edo laguntza publikori aplikatuko zaizkiela.

    Hauek dira erregelamenduan sartu diren berrikuntza nagusiak:

    Ez dela behartuko faktura egitera ezarri da, zerbitzu finantzarioen eta aseguruen zenbait prestazioren kasuan, non ez diren horiek zerga aplikatzen den lurraldean egiten, edo Europar Batasuneko kide den beste estatu batean, zergari lotuta eta salbuetsi gabe egonik.

    Bi faktura motatan oinarritutako fakturazio sistema aurreikusi da: faktura osoa edo arrunta eta faktura erraztua, tiketa deitutakoa ordezten duena.

    Faktura erraztuen edukia faktura osoena edo arruntena baino murritzagoa da eta, salbuespen batzuk kenduta, 400 eurotik gorakoa ez denean egiten ahalko dira, edo zuzenketako fakturak direnean edo fakturen ordez tiketak egitea baimendu den kasuetako bat dagoenean, zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez bada.

    Kostua murrizteko eta enpresak lehiakorragoak izan daitezen, faktura elektronikoa eta paperezkoa parekatu dira; horrela faktura elektronikoaren erabilera bultzatu da, eta definizio berri bat eman zaio.

    Bestetik, subjektu pasiboari dagokio egin edo gordetzen dituen fakturen benetakotasuna, osotasuna eta irakurgarritasuna bermatzea, horregatik harentzat zama administratibo gehiago izan gabe.

    Paperezko fakturaren eta faktura elektronikoaren tratu berdintasun horrek, beraz, aukerak zabaltzen dizkio subjektu pasiboari fakturak bide elektronikoan egiteko, hura teknologia jakin bat erabiltzeari loturik egon beharrik gabe.

    Erregelamendu honek onartzen duen moduan, datuen truke elektronikoa (EDI) erabiltzeak eta sinadura elektroniko aurreratuak, nahitaezkoak ez badira ere, fakturen jatorriaren benetakotasuna eta haien edukiaren osotasuna bermatzen dute.

    Horrenbestez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko apirilaren 10eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

  4. artikulua. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren onespena.

    Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi da, eta haren testua ondoren erantsi foru dekretu honi.

  5. artikulua. Bidaiarien araubideko balio erantsiaren gaineko zerga itzultzen laguntzen duten entitateek jarduteko baldintzak.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari dagokio erabakitzea zer baldintzak bete beharko dituzten Nafarroako Zerga Ogasunak baimenduta dauden entitateek laguntzaile gisa aritzeko balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 19/19992 Foru Legearen 63.3 artikuluan aipatzen den itzulketa prozeduran, aipatu 19/1992 Foru Legearen 18.2. artikuluan araututako bidaiari araubideko zerga itzultzeko prozedurari buruz.

    Xedapen iragankor bakarra. Martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia) arabera emandako baimenen indarraldia.

  6. Indarra izaten jarraituko dute, berariaz baliogabetu arte:

    1. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak fakturarik ez egiteko emandako baimenak, fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 2.1.d) artikuluaren arabera emandakoak, eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren 3.1.d) artikuluaren arabera emandakoak. Erregelamendu hori maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez onetsi zen.

    2. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, zuzendutako fakturak ez zehazteko (zuzenketako fakturetan aipatzen den epealdia zehaztearekin nahiko izanik), emandako baimenak, fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 2. lerroaldearen arabera emandakoak, eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren 13.4. artikuluaren arabera emandakoak. Erregelamendu hori maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez onetsi zen.

    3. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko Departamentuak emandako baimenak, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 18.1.c) artikuluaren arabera, baldin eta baimendutako elementuek fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (foru dekretu honen bidez onetsia) 10. artikuluan ezarritakoa betetzen badute.

  7. 2013ko urtarrilaren 1ean ondorio guztiak galduko dituzte Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, hartzailearen gastuak ez jasotzeko, emandako baimenek, martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluko hirugarren lerroaldearen arabera; dekretu horrek fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen ditu.

  8. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak onetsia) 6.1 artikuluko aipamen guztiak fakturan ez agertzeko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak emandako baimenek, aipatu erregelamenduko 6. artikuluko 7. eta 8. ataletan xedatutakoaren arabera, 2013ko urtarrilaren 1ean galduko dituzte ondorioak, salbu hurrengo aipamenak dituzten fakturak egiteko emandakoak: zer egunetan egin den faktura, nor izan den hura egitera behartua, zer ondasun entregatu diren edo zer zerbitzu egin eta tributu kuota edo hura kalkulatu ahal izateko datuak; izan ere, indarra izaten jarraituko dute, berariaz baliogabetu arte.

  9. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, fakturak egitea eta gastuen eta kenkarien justifikazioa arautzen dituen martxoaren 8ko 85/1993 Foru Dekretuaren 5.1.ñ) artikuluaren arabera, ordezko dokumentuak egiteko emandako baimenak, baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren artikulu bakarrak onetsia) 4.1.ñ) artikuluaren arabera, fakturen ordezko dokumentuak egiteko emandako baimenak ere, faktura erraztuak egiteko baimentzat joko dira, foru dekretu honek onetsi eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren 4.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta indarra izaten jarraituko dute, berariaz baliogabetu arte.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Foru dekretu honek indarra hartzen duenean, indarrik gabe geldituko dira:

    1. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak onetsia.

    2. Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarra.

    3. Foru dekretu honek...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR