230/2011 FORU DEKRETUA, urriaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44.13 artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari eskumen esklusiboa ematen dio turismoaren sustapen eta antolamenduaren arloan.

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak ezartzen du apartamentu turistikoak turismoko ostatu mota bat direla, eta erregelamenduzko garapenean eska daitezkeen baldintza teknikoak zehaztu eta turismo arloko alderdiak arautuko direla.

Horrez gain, foru legeak berak bide ematen dio arau berezien xede den beste edozein establezimendu turismoko ostatutzat hartzeari. Hori horrela, eta apartamentu turistikoen tipologia eta sailkapenari buruzko araudia osatu, bereizi eta hobetzeko asmoz, turismo-etxebizitzako modalitatea sortu da.

Apartamentu turistikoak turismoko ostatu mota bat dira, hotel, landa-etxe, turismoko aterpetxe eta kanpaleku turistikoetatik bereizita. Azken urteetan izandako goraldia dela eta, nahitaezkoa da antolatzea, berariazko ezaugarriak zehazteko eta ematen dituzten zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Foru dekretu honen bidez onesten den erregelamenduak apartamentu turistikoen gainean Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legean egiten den definizio zabalean sartzen diren establezimendu motak zehazten ditu: pisu-eraikinak, etxeak, txaletak edo antzekoak, edo horien multzoak.

Turismoko ostatu-jarduera hasi baino lehen Nafarroako Turismo Erregistroan egin behar den aginduzko inskripzioari dagokionez, erregelamenduak erantzukizuneko aitorpena sartzen du. Jardueraren titularrak aurkeztu beharko du, zehazten den dokumentazio osagarriarekin batera. Modu horretan, Turismoari buruzko Foru Legean berriki izandako aldaketara egokitzen da. Hain zuzen, Barne merkatuko zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko xedez zenbait foru lege aldatzen dituen apirilaren 6ko 6/2010 Foru Legeak gauzatu zuen aldaketa hori.

Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko urriaren 26an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Erregelamendua onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten da. Haren testua ondotik erantsi da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehen xedapen iragankorra.-Instalazioak egokitzea.

1. Nafarroako Turismo Erregistroan foru dekretu honek indarra hartu baino lehen erregistratu diren apartamentu turistikoek bost urteko epea izanen dute haien instalazioak eta zerbitzuak ezartzen dituen beharkizunetara egokitzeko. Hala ere, egokitzapenaren ondorioetarako, ez dira aplikatuko foru dekretu honetan ezarritako gutxieneko azalak eta neurriak.

2. Epe hori iraganda, turismo arloko departamentu eskudunak foru dekretu honek ezarritako beharkizunei egokitu gabeko apartamentu turistikoei dagokien kategoria esleituko die, interesdunari entzun ondoren.

Bigarren xedapen iragankorra.-Tramitazioan dauden eskaerak.

3. Foru dekretu honek indarra hartzerakoan Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzeko tramitazioan dauden eskariak aurreko araudian xedatutakoaren arabera ebatziko dira, salbu eta interesdunak foru dekretu hau espresuki aplikatzeko eskatzen badu. Hori eginez gero, interesdunari lehen xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Garapena eta betearazpena.

Turismo arloan eskumena duen kontseilariak beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ahal izanen ditu foru dekretu hau garatu eta betearazteko.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko urriaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO APARTAMENTU TURISTIKOEN ANTOLAMENDUARI BURUZKO ERREGELAMENDUA

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1 artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Erregelamendu honen xedea, Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoek izan beharreko baldintza teknikoak eta zerbitzuak antolatzea eta arautzea da.

    2 artikulua. Definizioa.

    1. Apartamentu turistikotzat hartzen dira denbora baterako egonaldiko establezimenduak, prezio baten truke egun, aste edo hilabete batzuetarako ostatua eskaintzen dutenak, bizitegi-erabilera publikoko etxebizitzetan, banaka zein blokeka zein multzoka. Etxebizitzek gaua emateko eta elikagaiak eta zerbitzuak kontserbatu, prestatu eta kontsumitzeko instalazioak eta ekipamendu egokiak izan behar dituzte, berehala okupatzeko baldintzetan.

    Erregelamendu honen ondorioetarako, denbora baterako egonalditzat hartuko dira etxebizitzaren okupazioak, hiru hilabeteko edo iraupen laburragoko etengabeko denbora tartekoak.

    2. Hurrengoak erregelamendu honen esparrutik kanpo geldituko dira:

    1. Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 15.2 artikuluak bere esparrutik kanpo uzten dituen ostatuak.

    2. Apopiloak izateak (nahiz eta egonkorrak izan), eta etxebizitzaren zati bat azpierrentan ematea.

    3. Berariazko arauen bidez erregulatutako establezimenduak.

      3 artikulua. Turismo-etxebizitzako modalitatea.

      Etxe, landetxe, txalet, koba, eraikin aurrefabrikatu edo antzeko motako apartamentu turistiko finkoak atxikitzen ahalko zaizkio turismo-etxebizitzako modalitateari, baita gutxieneko baldintza hauek betetzen dituzten eraikin atxikiak edo eraikuntza baten zati bereiziak:

    4. 90 m²-ko azalera erabilgarria, gutxienez.

    5. Sarrera bereizia.

    6. Banaketa bertikala.

      4 artikulua. Apartamentu turistikoen blokea.

      Apartamentu turistikoen bloketzat hartuko dira titular berak ustiatutako multzoak, eraikuntza berean edo multzo arkitektoniko homogeneoa den gune batean. Gutxienez hamar etxebizitza izan behar dituzte.

      5...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR