97/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Nafarroako lurraldearen antolamenduko bost planetarako proiektuak eta dagozkien ingurumen ondorioen azterlanak jendaurrean paratzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldearen antolamenduko tresnen artean ezartzen ditu lurraldearen antolamenduko planak. Haien xedea da Nafarroako udalez gaindiko eremu edo zonetako lurraldea antolatzea.

Aipatu 35/2002 Foru Legearen 36.2 artikuluak xedatzen du lurraldearen antolamenduko planak egitean bi fase izanen direla: bata aurrerapena, eta bestea proiektua. Bi agiriek jendeaurrean egon beharko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarrita, eta beren eragin esparruko toki entitateei entzunaldia emanen zaie, hilabeteko epean, gutxienez.

Ingurumena Babesteko Esku-Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak xedaturik, lurraldearen antolamenduko planak ingurumen ebaluazio estrategikoko prozeduraren mende daude. Prestakuntza faseak aurreikusten dira. Lehenbizi, ingurumen ondorioen aurreko adierazpena egin behar da, planen aurrerapena onetsi baino lehen edo onestearekin batera, eta ingurumen ondorioen behin betiko adierazpena, planetarako proiektuak onetsi baino lehen edo onestearekin batera.

Lurralde antolamenduko bost planetarako proiektuak eta dagozkien ingurumen ondorioen azterlanak prestaturik, horretarako osatu ziren jarraipen batzordeen txostenaren mende jarri ziren. Txostena 2009ko ekainaren 10ean eman zuten.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak lurralde antolamenduko planetarako proiektuen edukiak aski direla jakinarazi eta jendaurrean egoteko epea irekitzea proposatu du.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak proposaturiko ingurumen ondorioen azterlanak aski direla jakinarazi eta ingurumen ondorioen behin betiko adierazpena sortuko duen lurralde antolamenduko planerako proiektuaren agiria jendaurrean egoteko epea irekitzea proposatu du.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako lurraldearen antolamenduko bost planetarako proiektuak eta dagozkien ingurumen ondorioen azterlanak jendaurrean paratzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR