74/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana. Honen bidez lehiaketa publikoa onesten da, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuetarako lizentziak emateko, tokiko estaldurako bost kanal anizkoitzetan biltzen diren hogei kanalei dagokienez. Barruti hauetarako erreserbatuta daude: Lizarra (25. kanal anizkoitza), Iruña (38. kanal anizkoitza), Zangoza (45. kanal anizkoitza), Tafalla (31. kanal anizkoitza) eta Tutera (42. kanal anizkoitza).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusiak apirilaren 25ean emandako 31/2012 Ebazpenaren bidez, lurreko telebista digitaleko tokiko bost lizentziak iraungi egin ziren, Televisión Popular de Navarra, S.A.k 2012ko apirilaren 3an lizentzia horiei uko egiteko idazkia aurkeztu ondoren. Lizentzia horiek Komunikazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 71/2010 Ebazpenaren bidez lortu zituen.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 27.5 artikuluak ezartzen duenaren arabera, organo eskudunak, lizentzia iraungi eta hiru hilabeteko epean gehienez, era bereko lizentziak esleitzeko lehiaketarako deialdia egin beharko du.

Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak, bigarren kapituluan, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak lurreko uhin hertziarren bidez emateko lizentziak lehiaketa publikoaren bidez banatzeko araubidea ezartzen du, eta ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuko titularrari esleitzen dio lehiaketarako deialdia egitea; kasu honetan, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria da.

Horiek horrela, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak baldintza agiri batzuk prestatu ditu lizentzien lehiaketarako deialdia egiteko, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua eman dadin, tokiko estaldurako bost kanal anizkoitzetan biltzen diren hogei kanalei dagokienez. Barruti hauetarako erreserbatuta daude: Lizarra (25. kanal anizkoitza), Iruña (38. kanal anizkoitza), Zangoza (45. kanal anizkoitza), Tafalla (31. kanal anizkoitza) eta Tutera (42. kanal anizkoitza). Hori guztia, Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onesten duen martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, baldintza agirietan jasotzen dira 12. artikuluan baloraziorako ezarritako gutxieneko betebehar guztiak. Baremazioko hiru multzo nagusitan banatuta daude: telebista-eskaintza, ekonomiaren eta enpleguaren sorrera eta emisioen egokitzapen eta berrikuntza teknikoa.

Eskaintzarik onenak aukeratzeko ezarritako irizpideen helburua da ezaugarri hauek dituzten telebista-eskaintzei lehentasuna ematea: oinarri teknikoa izatea, ekonomikoki bideragarriak izatea, enplegua sortzen duten eta iraunkorrak diren enpresa-proiektuen bidez, eta telebista-eskaintza gauzagarri eta errealista izatea, kalitatezko oinarria izanen duena, lizentziari dagokion barrutiko bereko edukiak Nafarroari buruzko beste programa batzuekin eta lizitatzaileek proposatutako beste batzuekin elkartuz, horrela, oro har, herritarrek ikus-entzunezko komunikazio aberats eta askotarikoa jasotzen duten eskubideari erantzun ahal izateko.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamen-txostena ikusirik, Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateari buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lizentzien lehiaketa publikorako deialdia egitea, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko, tokiko estaldurako bost kanal anizkoitzetan biltzen diren hogei kanalei dagokienez. Barruti hauetarako erreserbatuta daude: Lizarra (25. kanal anizkoitza), Iruña (38. kanal anizkoitza), Zangoza (45. kanal anizkoitza), Tafalla (31. kanal anizkoitza) eta Tutera (42. kanal anizkoitza).

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau Komunikazio Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Iruñean, 2012ko abuztuaren 7an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

    ERANSKINA

    Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digitalaren tokiko zerbitzua emateko lizentzietarako lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak

  6. oinarria.-Xedea.

    Baldintza agiri honen xedea da baldintzak ezartzea, lurreko telebista digitaleko (hemendik aurrera LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentzietarako lehiaketa publikoa arau dadin, tokiko estaldurako bost kanal anizkoitzetan biltzen diren hogei kanalei dagokienez. Barruti hauetarako erreserbatuta daude: Lizarra (25. kanal anizkoitza), Iruña (38. kanal anizkoitza), Zangoza (45. kanal anizkoitza), Tafalla (31. kanal anizkoitza) eta Tutera (42. kanal anizkoitza). Hori guztia, Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onesten duen martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

    Kanal anizkoitz horien deskribapena eta beren ezaugarriak I. eranskinean zehaztuta daude:

  7. oinarria.-Araubide juridikoa.

    LTDko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentzien oinarrizko araubide juridikoa, lizentzia eskatu dutenek bete beharko dutena, honako hauek osatzen dute:

    -7/2010 Lege Orokorra, martxoaren 31koa, Ikus-entzunezko Komunikazioei buruzkoa.

    -32/2003 Lege Orokorra, azaroaren 3koa, Telekomunikazioei buruzkoa.

    -5/2012 Foru Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzkoa.

    -4/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, adingabeak telebistaren aurrean babesteko mekanismoen erabilera arautzen duena.

    -439/2004 Errege Dekretua, martxoaren 12koa, Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onesten duena, eta 2268/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, aurrekoa aldatzen duena.

    -944/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onesten duena.

    -945/2005 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, lurreko telebista digitalaren zerbitzua emateko erregelamendu orokorra onesten duena.

    -ITC/2476/2005 Agindua, uztailaren 29koa, lurreko telebista digitalaren zerbitzua emateko erregelamendu teknikoa onesten duena.

    - ITC/2212/2007 Agindua, uztailaren 12koa, lurreko telebista digitalaren digital anizkoitzen kudeatzaileentzako betebehar eta baldintzak ezartzen dituena, eta lurreko telebista digitaleko zerbitzuen informazio parametroen erregistroa sortu eta arautzen duena.

    -691/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa, bereizmen handiko lurreko telebista digitala arautzen duena.

    -365/2010 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, lurreko telebista digitaleko anizkoitzen esleipena arautzen duena, lurreko telebista teknologia analogikoarekin hedatzeari utzi ondoren.

    -169/2011 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, martxoaren 26ko 365/2010 Errege Dekretua (lurreko telebista digitaleko anizkoitzen esleipena arautzen duena, lurreko telebista teknologia analogikoarekin hedatzeari utzi ondoren) eta maiatzaren 20ko 691/2010 Errege Dekretua (bereizmen handiko lurreko telebista digitala arautzen duena) aldatzen dituena.

    -ITC/99/2011 Agindua, urtarrilaren 28koa, lurreko telebista digitaleko kanalen berrantolamendua gauzatzeko eguna zehazten duena (martxoaren 26ko 365/2010 Errege Dekretuan ezarritako prozesuko 1. faseko 1. etapatik 2.era pasatzeko unean aurreikusitako berrantolamendua). Errege dekretu horren bidez, lurreko telebista digitaleko anizkoitzen esleipena arautzen da, lurreko telebista teknologia analogikoarekin hedatzeari utzi ondoren.

    -Baldintza agiri honetan jaso diren baldintzak.

  8. oinarria.-Lizentzian sartzen diren zerbitzuak.

    Lizitazioko hogei lizentzietako bakoitzak lurreko telebista digitalaren zerbitzua modu irekiko programa baten bitartez ematea jasotzen du.

  9. oinarria.-Iraupena.

    Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluak eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28.artikuluan aipatzen diren berritze posibleak galarazi gabe.

  10. oinarria.-Organo eskuduna.

    Eskaerak tramitatzea Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari dagokio.

    Lizentzien esleipena Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari dagokio.

  11. oinarria.-Zerbitzua emateko baldintzak. Esleipen-hartzaileen eskubide eta betebeharrak.

    6.1. Lizentziaren titularrek eskubide hauek izanen dituzte:

    1. Esleitutako LTDaren zerbitzua emateko beharrezkoa den espektro erradioelektrikoa izatea.

    2. Esleitutako kanal digitala kudeatzea; horren ezaugarriak Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalean ezarrita daude.

    3. Oro har, baldintza agiri honetan onartzen zaion beste edozein eskubide, edo aplikatu beharreko legediaren arabera dagozkionak.

      6.2. Lizentziaren titularren betebeharrak.

      Lizentzien esleipendunak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan Estatuan eta Foru Komunitatean indarra duen araudia betetzera behartuta daude.

      Bereziki, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrean eta Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartutako konpromisoak eta betebehar eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

    4. Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluan eta Ikus-entzuneko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Legearen 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    5. Lizentziaren ezaugarri teknikoak mantentzea.

    6. Telebista zerbitzuaren etengabeko ematea ziurtatzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR