5/2013 FORU LEGEA, otsailaren 25ekoa, Andosillako Udalak duen 6. poligonoko 840 lurzatiaren parteari dagozkion herrilurretako 84.698 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, ANDOSILLAKO UDALAK DUEN 6. POLIGONOKO 840 LURZATIAREN PARTEARI DAGOZKION HERRILURRETAKO 84.698 METRO KOADROREN ONURA PUBLIKOA DEKLARATU ETA HAIEN DESAFEKTAZIOA ONESTEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Andosillako Udalak eskatu du herrilurretako 84.698 metro koadroren onura publikoaren deklarazioa eta haien desafektazioa, ondoren 142.895,53 metro koadrorekin truke egiteko, Santa Cruz baselizaren inguruan eremu bat sortzeko; izan ere garrantzi handiko tokia da Andosillako bizilagunentzat, bertan erromesaldiak eta erromeriak ospatzen baitira. Etorkizunean, gainera, turismoaren eta ingurumenaren arloko jarduketak egiteko asmoa dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Andosillako Udalak eskatzen duen desafektazioaren eremuak lurzati txikiaren mugak gainditzen dituenez, foru lege bidez onetsi behar da.

  1. artikulua. Onura publikoaren deklarazioa.

    Andosillako Udalaren herrilurretako 84.698 metro koadroren onura publikoa deklaratu eta haien desafektazioa onesten da. Eremu hori 6. poligonoko 840. lurzatiaren puska bati dagokio. Lur horiek herri ondasuntzat joko dira foru lege honen 2. artikuluko baldintzetan trukea egin arte.

  2. artikulua. Zuzenean trukatzeko baimena.

    Andosillako Udalari baimena ematen zaio aurreko artikuluan deskribatutako lurren trukea egiteko, honakoekin: 142.895,53 metro koadro, María Jesús Pardo Sádaba andrearen jabetzakoak, 1. poligonoko 1345. lurzatia (92.054 metro koadro), 1347. lurzatia (20.841 metro koadro) eta 1348. lurzatia (30.000 metro koadro) hartzen dituztenak. Xedea da lurra eskuratzea Santa Cruz ermitaren inguruetan, betiere baldintza hauek betetzen badira:

    1. Trukea egiteko itunaren klausula batek xedatu dezala lurrak herri ondarera itzuliko direla baldin eta desafektatzera bultzatu zuten xedeak edo desafektazioaren baldintzak desagertu edo bete gabe uzten badira.

    2. Itzulketa klausula hori jaso dadila kontratuak formalizatzeko Jabetza Erregistroan inskribatzen diren agiri publikoetan, Andosillako Udalak 2012ko uztailaren 28an onetsitako baldintza agirian agertzen den bezala.

    3. Andosillako Udalak herrilurretako 84.698 metro koadro desafektatzeko 2011ko uztailaren 28an onetsi zuen baldintza agirian adierazitako estipulazioak bete daitezela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR