Alkatetzaren dekretua. Eskumenak bereganatzea

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Alkatetzaren ekainaren 25eko 189/2015 dekretuaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi zen, bertzeak bertze, eskumen hau:

“(...) 7. Kontratazio publikoaren arloko eskudantziak, aplikatu beharreko araudian ezarri mugen barnean, 6.000 eurotik gorakoak (BEZa kanpo) ez diren kontratuei buruzkoak izan ezik (...)”.

Kontuan izanik ezen, Gobernu Batzarraren 2016ko ekainaren 2ko eskuordetze bidez esleitutako eskumenak erabiliz, onetsi dela Remontival ikastetxeko estalkiak zaharberritzeko obrak kontratatzeko espedientea, eta, orobat, kontratua esleitzeko prozeduraren irekiera, Europar Batasuneko atalasetik beherako modalitatean.

Kontuan izanik tramiteak azkartu behar direla, ahalik lasterren ahalbidetzeko identifikatutako obrak gauzatzen hastea, izan ere 2016-2017 ikasturtea hasi aurretik bukatu behar dira; eta esleipen prozeduraren arintasun eta lastertasun handiagoak lortze aldera –batez ere aintzat harturik esleipenaren efikaziaren eten automatikoa, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 93.2 artikuluan aurreikusia–, beharrezko eta komenigarri da, prozedura zehatz honetarako, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea.

Herri Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkidegoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14 artikuluari jarraikiz, honelaxe ezartzen baitu:

“1. Goragoko organoek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ohiz edo eskuordetzaz ebatzi beharreko gairen baten ardura, arrazoi teknikoek, ekonomiazkoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean. Hierarkian mendeko ez diren organoei eskumenak eskuordetzan emanez gero, organo eskuordetza-emaileak bakarrik beregana dezake gairen baten ardura.

  1. Goragokoak eskumenak bereganatzeko arrazoitu egin behar du beti erabakia, eta jakinarazi prozedurako interesdunei, halakorik balitz, azken ebazpenaren aurretik. Eskumenak bereganatzeko erabakiari ezin zaio errekurtsorik jarri; dena den, aurka egin ahal izango zaio prozeduraren ebazpenari jarritako errekurtsoan, jartzen bada.”

Legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

EBATZI DUT:

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR