Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.
Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:
Lehenbizikoa.–Eguesibarko Udaleko fitxategiak dira Alkatetzaren dekretu honen eranskinean agertzen direnak.
Bigarrena.–Alkatetzaren dekretu honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.
Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretu honen eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.
Laugarrena.–II. eranskinean agertzen diren fitxategiak bertan behera utziko dira.
Bosgarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Seigarrena.–Alkatetzaren dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Sarrigurenen, 2016ko urriaren 6an.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.
-
ERANSKINA
Fitxategi sortu berriak
PERTSONAK ETA HAIEN INTERES ETA BATERAEZINTASUNAK ERREGISTRATZEKO FITXATEGIA |
Deskribapena |
Eskuzko fitxategi egituratua, toki entitateko hautetsien eta haien interes eta bateraezintasunen erregistroa daukana |
Tratamendu sistema |
Eskuzko fitxategi egituratua |
Maila |
Ertaina |
Xedeak eta erabilerak |
Udalbatzako kideen eta haien interes eta bateraezintasunen erregistroaz arduratzea |
Ukituak |
Udalbatzako kide guztiak |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunen edo haien ordezkarien bidez |
Bilketan erabiltzen den euskarria |
Paperezko euskarria, elkarrizketa |
Datuen komunikazioa |
19/2013 Legea, Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzkoa |
Nazioarteko transmisioak |
Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak |
Toki entitatea, Idazkaritza |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NANa/IFZ |
Posta helbidea eta helbide elektronikoa |
Telefonoa eta faxa |
GIZARTE INGURUABARRAK |
Jabetzak/ondasunak |
ENPLEGUAREN XEHETASUNAK |
Lanpostua |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Diru-sarrerak/errentak |
Inbertsioak/ondareko ondasunak |
Bankuko datuak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
Negozioko jarduerak |
UDALEKO LANGILEEN FITXATEGIA |
Deskribapena |
Udaleko langileak kudeatzeko fitxategi egituratua, eskuzkoa eta automatizatua |
Tratamendu sistema |
Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua |
Maila |
Ertaina |
Xedeak eta erabilerak |
Langileen kudeaketa, espediente pertsonalaren kudeaketa, langileen hautapena, nominak egitea, langileen prestakuntza, ordutegiaren kontrola, laneko arriskuen prebentzioa |
Ukituak |
Udaleko langile guztiak |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria |
Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak. |
Datuen komunikazioa |
Legea |
Nafarroako GobernuaOgasun Publikoa |
Ogasun Publikoa: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 94. artikulua |
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra |
Gizarte Segurantzari buruzko Legearen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikulua; Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11koa. |
Laneko Ikuskaritza |
Osasun arloko datuak: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa, 11. artikulua. |
Enplegu Institutu Nazionala: |
Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua |
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: |
Abenduaren 30eko 42/1994 Legea, Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzkoa, 30.4 artikulua |
Nazioarteko transmisioak |
Ez da aurreikusi |
Unitate arduradunak |
Toki erakundea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NANa/IFZ |
Helbidea |
Telefonoa eta faxa |
Hatz-marka |
Gizarte Segurantzaren zenbakia |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
Familiaren datuak |
Jaioteguna |
Jaioterria |
Sexua |
BEREZIKI BABESTUAK |
Osasuna (1720/2007 ED, 81-6 artikulua) |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
Prestakuntza / tituluak |
Laneko esperientzia |
ENPLEGUAREN XEHETASUNAK |
Kidegoa / maila |
Nominako datu ez ekonomikoak |
Lanpostua |
Langilearen historiala |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
Diru-sarrerak / errentak |
Bankuko datuak |
Nominako datu ekonomikoak |
Zerga kenkariak |
Aseguruak |
BESTELAKO DATUAK |
Sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiri negatiboa (musika eskola, gizarte langileak eta gizarte hezitzaileak) |
BIZTANLEEN UDAL ERROLDAREN FITXATEGIA |
Deskribapena |
Biztanleen errolda, udalerriko bizilagunak jasotzen dituen administrazio erregistroa |
Tratamendu sistema |
Fitxategi mistoa |
Maila |
Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak |
Biztanleen errolda, entitate honetako erroldatuei argibideak ematea, erroldaren kudeaketa eta estatistika publikoaren eginkizuna |
Ukituak |
Udalerrian erroldaturiko biztanleak |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunek edo legezko ordezkariek emanak, bertzelako administrazioetatik, erregistro publikoetatik |
Bilketan erabiltzen den euskarria |
Paperezko inprimakia |
Datuen komunikazioa |
Legea |
Udalak |
Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 16.3 eta 17. artikuluak |
Bertzelako administrazio publikoak |
Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 16.3 artikulua |
Estatistikako Institutu Nazionala |
Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 17.3 artikulua |
Nazioarteko transmisioak |
Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak |
Udala, zerbitzu orokorrak |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatearen udal bulegoak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NANa/IFZ |
Helbidea |
EZAUGARRI PERTSONALAK |
Jaioteguna |
Jaioterria |
Sexua |
Nazionalitatea |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
Prestakuntza / tituluak |
SARRERA ETA IRTEEREN ERREGISTROAREN FITXATEGIA |
Deskribapena |
Sarrera eta irteeren fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema |
Fitxategi mistoa |
Maila |
Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak |
Agirien sarrera eta irteeren erregistroa |
Ukituak |
Toki entitatearekin administratiboki ikusteko duten pertsona guztiak |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunek eta ordezkariek emanda, erregistro publikoetatik eta beste administrazio publikoetatik |
Bilketan erabilitako euskarria |
paperezko inprimakiak, elkarrizketa. Erregistro elektronikoa |
Datuen komunikazioa |
Ez da aurreikusi |
Nazioarteko transmisioak |
Ez da aurreikusi |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak. |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
NANa/IFZ |
Posta helbidea eta helbide elektronikoa |
Telefono finkoa eta sakelakoa |
GAZTIGU, KEXA, IRADOKIZUN ETA HITZORDUEN FITXATEGIA |
Deskribapena |
Gaztigu, kexa, iradokizun eta hitzorduen fitxategia |
Tratamendu sistema |
Fitxategi mistoa |
Maila |
Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak |
Fitxategiaren xedea da gaztigu, kexa eta iradokizunak eta teknikari eta zinegotziekiko hitzorduak jasotzea |
Ukituak |
Udalari jakingarriak eman edo eskatzen dizkioten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita |
Bilketan erabiltzen den euskarria |
Telefonoko solasaldia |
Datuen komunikazioa |
Ez da aurreikusi |
Nazioarteko transmisioak |
Ez da aurreikusi |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatea, bulego orokorrak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
Posta helbidea eta helbide elektronikoa |
Telefono finkoa eta sakelakoa |
OSPAKIZUN ZIBILEN FITXATEGIA |
Azalpena |
Ospakizun zibilen fitxategia |
Tratamendu sistema |
Fitxategi mistoa |
Maila |
Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak |
Fitxategiaren xedea da datuak jasotzea, Udalaren instalazioetan ospakizun zibilak egiteko |
Ukituak |
Ospakizuna egitea eskatzen duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita |
Bilketan erabiltzen den euskarria |
Telefono bidezko elkarrizketa, 012 zerbitzua |
Datuen komunikazioa |
Ez da aurreikusi |
Nazioarteko transmisioak |
Ez da aurreikusi |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatea, bulego orokorrak |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
Izen-deiturak |
Posta helbidea eta helbide elektronikoa |
Telefono finkoa eta sakelakoa |
EZKONTZA ZIBILEN ETA IZATEZKO BIKOTEEN FITXATEGIA |
Azalpena |
Toki entitatean ezarri den erregistroan izena eman duten izatezko bikoteen eta ezkontza zibila egin dutenen fitxategia |
Tratamendu sistema |
Fitxategi mistoa |
Maila |
Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak |
Ezkontza zibilak tramitatzea eta ezkondurik egon gabe, modu zibilean elkarrekin bizi diren izatezko bikoteen erregistroa, haien izatezko bikote izaeraren ziurtagiria, estatistika eginkizuna |
Ukituak |
Udaletxera etortzen direnak ezkontza zibila egitea eskatzeko, eta erregistro honetan izena emateko, bietako batek udalerrian erroldaturik egon behar du |
Datuak nola biltzen diren |
Interesdunek emanda |
Bilketan erabilitako euskarria |
Paperezko inprimakia |
Datuen komunikazioa |
Erregistro Zibilari buruzko legea, Bikote Egonkorrendako Berdintasun Juridikoari buruzko |
...