Alkatetzaren 30/2017 Dekretua. Datu pertsonalen fitxategiak arautzea

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

XEDATU DUT:

Lehenbizikoa.–Murillo el Cuendeko Udaleko fitxategia da Alkatetzaren dekretu honen eranskinekoa.

Bigarrena.–Alkatetzaren dekretuaren I. eranskineko fitxategia sortu da, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretuaren eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Alkatetzaren dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR