233/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 22koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzeagatik zuzeneko diru-laguntzak aldizka ordaintzeko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, haiek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko.

Deialdi honen helburua da oinarri arautzaile batzuk ezartzea, seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzeagatik aldizka ordainduko diren zuzeneko diru-laguntzak nola emanen diren arautzeko.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 136/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzeagatik zuzeneko diru-laguntzak aldizka ordaintzeko deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileei jarraikiz.

  2. Guztira 2.234.428,15 euroko gastua baimentzea, honela egotzita aurrekontuan: 1.664.428,15 euro, gastuen 2012ko aurrekontuko "Diru-laguntzak eszedentziagatik" izeneko 930002 94000 4809 231504 kontu-sailaren kargura; 380.000 euro horretarako 2013ko aurrekontuan erabiliko den antzeko kontu-sailaren kargura; eta 190.000 euro horretarako 2014ko aurrekontuan erabiliko den antzeko kontu-sailaren kargura, betiere aurrekontuan diru aski baldin badago.

  3. Ekitaldi hau bukatu bitartean, deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditua igoera baimentzen ahalko da, horretarako ezarrita dauden betebeharrak betez gero.

  4. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Familientzako Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariordetzari eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko Kontabilitate Zentroari.

  5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

    Iruñean, 2012ko maiatzaren 22an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

    Lehena.-Xedea eta aplikazio eremua.

    Deialdi honen xedea da aldizka ordainduko diren zuzeneko diru-laguntza batzuk ematea, seme-alabak zaintzeko lanean eszedentzia hartzen duten langileek laneko eta familiako bizitza batera eramateko neurri osagarri gisa.

    Bigarrena.-Diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak.

    2.1. Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuak, Familientzako Politiken Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariordetzaren bidez, diru-laguntza bat emanen die seme-alabak zaintzeko lanean eszedentzia hartzen duten familia bateko kideei, eszedentzia hori bigarren semea/alaba edo hurrengoak zaintzeko denean (edo lehenengoa %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila baldin badu), oinarri hauetan ezarritako betebeharrei jarraikiz.

    2.2. Deialdi honen ondorioetarako, seme-alabatzat hartzen dira hala seme-alaba biologikoak nola adoptiboak, baita legez eraturiko harrera egoeran dauden adingabeak ere, eskatzailearen familiarekin urtebete baino gehiago bizitzeko aurreikuspena baldin badago.

    Harreraren iraupenaren aurreikuspena organo kudeatzaileak kontsultatuko du ofizioz.

    Nolanahi ere, deialdi honetan seme-alaba esaten den bakoitzean seme-alaba biologikoez eta adoptiboez ari dela ulertu behar da, baita harrera egoeran urtebetetik gora edukitzeko aurreikuspena duten adingabeez ere.

    2.3. Deialdi honetan araututako laguntzen ondorioetarako, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen adingabe bakoitza bi izanen balira bezala zenbatuko da.

    Desgaitasunaren ondorioak behin betiko finkatuta ez egoteagatik ezinezkoa denean desgaitasun maila baloratzea, laguntza hauen ondorioetarako desgaitasuna aitortzeko, egoera hori baloratzeaz arduratzen den administrazio unitatearen aldeko txostena beharko da.

    2.4. Ez dira familia unitateko kidetzat joko hemezortzi urtetik gorako seme-alabak, izan biologikoak, adoptatuak edo harreran hartuak.

    2.5. Langile autonomoek ezin dituzte laguntza hauek jaso, sozietate kooperatibetako bazkide langileak edo laneko bazkideak izan ezik.

    2.6. Ez dira inola ere familiako kidetzat hartuko aldi baterako lekuz aldarazitako adingabe atzerritarrak, ez eta tratamendu mediku baterako, oporretarako edo eskolaratzeko aldi baterako etorri direnak ere.

    Hirugarrena.-Diru-laguntzaren zenbatekoa eta laguntza jasotzeko epea.

    3.1. Eszedentzia lanaldi osoko kontratua dutenek eskatzen dutenean, laguntza 396,31...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR