311/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Ekonomia eta Europako Aferen arloko hornidura kontratuak eta obra kontratuak gauzatzeko sinadura, hurrenez hurren, Ondare Zerbitzuko Erosketa Bulegoko buruari eta Arkitektura eta Kontserbazio Bulegoko buruari delegatzen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomi eta Ogasun kontseilariak azaroaren 11n emandako 212/1999 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiari delegatzen zaizkio Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Ekonomia eta Europako Aferen arloan Ekonomi eta Ogasun kontseilariak kontratuak gauzatzeko dituen ahalmenak.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.6 artikuluak bere lehen idatz-zatian ezartzen duenez, eskumenen delegazioa hura egin duen organo berak edonoiz botatzen ahal du atzera.

Aipatu 30/1992 Legearen 16. artikuluak, bestetik, xedatzen du administrazio organoen titularrek, nork bere eskumeneko arloan, beren menpeko administrazio organo edo unitateen titularrei delegatzen ahal dietela ebazpen eta egintza administratiboen sinadura.

Ikusirik Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusian aspaldi honetan hornidura eta obrak esleitzeko kontratu asko tramitatzen ari direla, eta jarduera hori azkar eta behar den eraginkortasunez egin behar dela.

Hori horrela eta aipatu artikuluek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Azaroaren 11ko 212/1999 Foru Aginduaren 2. artikuluko 1. ataleko b) letra aldatzea. Honela geldituko da:

    b) Kontrataziokoak:

    Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontratuen gainean Ekonomi eta Ogasun kontseilariari dagozkion...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR